Amurrioko Udalak irisgarritasun plan berria garatu nahi du. Horretarako diru-laguntza eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, egitasmoa garatzeko.
Udalak egindako azken irisgarritasun plana 2001. urtean idatzi zuten eta bertan jasotako hainbat neurri gauzatu ditu dagoeneko erakundeak.
Plan berriak garraioa -hau da, aparkeluak, kaleak edo autobus geltoki berriak egin behar diren aztertu- jaso ez ezik udalaren eraikin guztiak ere ikertu beharko lituzke. Kiroldegia, udaletxea edo musika eskola adibidez.
Baina horietaz gain, Batzar Administratiboen eraikinak ere aintzat hartu beharko lituzke irisgarritasun plan berriak. Horri lotuta, Batzar Administratriboekin bilera egin nahi du udalak. Hitzordu horietan batzarren ordezkariek zehaztu beharko lukete zer eraiikin jaso nahi duten irisgarritasun planean.