Amurrioko Aimara antzerki taldea bi amateur jaialditan aritzeko hautatu dute azaroan. Tafallako “Tercer sector” jaialdian egon dira lehendabizi antzezten, azaroaren 14an egindako emanaldian.
Hilaren 28an, berriz, Rivas Vaciamadrid-eko jaialdian arituko dira. Hurrengo egunean jaialdiaren sari banaketa izango da.
Amurrioko taldea Espainiar Estatuko beste bederatzi konpainiarekin batera hautatu dute jaialdian parte hartzeko, aurkeztu diren 119 taldeen artetik.
Rivas Vaciamadrid-eko zitan "Yo soy la revolución" antzezlana taularatuko dute Aimarakoek.
Peter Weiss antzerkigilearen Marat-Sade obran oinarritutako lana izango da. Sadeko Markesak zoroetxe batean Frantziako Iraultzaren protagonista izan zen Jean Paul Maraten heriotzari buruzko antzezlan bat nola zuzentzen duen antzeztuko dute Amurriokoek. Antzerki obra bat beste antzerki obra batean sartuta.