Saratxoko saihesbidearen proiektua aldatzea onartu dute berriro Arabako Biltzar Nagusietan

Arabako Foru Aldundiak Saratxoko errepidearen eraikuntza dela eta zenbait lan egin ditu dagoeneko, esate baterako gas eta elektrizitatearen zenbait azpiegiturak bideratzea.

Gaur, EAJ, Bildu eta PSE-EE alderdiek mozioa aurkeztu diote Arabako Aldundiari -Biltzar Nagusien bitartez- Saratxorentzat prestatuta dagoen proiektuan aldaketak egin ditzan. Eremuan eragin txikiagoa lortzea bilatzen dute, eta horrez gain, proiektu berriak Amurrioko Udalak eta Saratxoko Administrazio batzarrak eskatzen dutenarekin bat etorri behar da.

Arabako Foru Aldundiak Saratxoko errepidearen eraikuntza dela eta zenbait lan egin ditu, esate baterako gara eta elektrizitatearen azpiegiturak bideratzea.  Orain, EAJ-PNV-k mozio bat aurkeztu dio Arabako Aldundiari Saratxorentzat prestatuta dagoen proiektua aldatzeko eskatzeko. Eremuan ukipen txikiagoa lortze bilatzen dute, eta horrez gain, proiektu berriak Amurrioko Udalak eta Saratxoko Administrazio batzarrak eskatzen dutenarekin bat etorri behar da. Mozio hori, gaur aztertuko da udalaren osoko bilkuran egingo den bileran.

Bildu eta PSE-k, EAJ-PNVren eskakizuna babestu dute, eta horren ondorioz, PPak baieztatu egin behar du eskakizuna. Pasaden martxoan, Biltzar Nagusiek horri buruzko mozioa baimendu zuten, non PParen Foru Gobernua A-625 errepidearentzat prest zeukan proiektua analizatu behar zuen beste gauza batzuk kontuan hartuta; Esate baterako, lotura kopurua eta ingurugiroan izango zituen ondorioak, Amurrioko poligono guztiekin lotura egotea, edota ingurutik dabilen txirrindulari kopurua kontuan izatea.

Hala eta guztiz ere, gaur egun Diputazioak ez du mozio horretan esandakoa bete eta horregatik EAJ-PNV berriro sartu da gaiarekin. Bertan azaldu dute inguruko erakundeek proiektua gehiegikeria hutsa dela pentsatzen dutela. Duela lau hilabete, hori azaldu zuten arren, egun, Herrilan eta Garraio Saileko Foru Diputazioa otsailean zeukan proiektu bera aurkeztu du, eskakizunak kontuan izan ezik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide