Amurrioko Udalak Landaburu 37 eta 38 zenbakien ingurua berritzeko obrak esleitu ditu. Lanak egingo dituen enpresa Grupo Campezo da eta 46.565, 64 euro balioko dituzte. Helburua hezetasuna eta ur putzuak kentzea, auzokideak sartzeko erraztasuna lortzeko espaloia zabaldu eta eraikinaren atzealdeko asfaltatzea egitea da.
Guztira, bost enpresen eskaintzak aztertu dituzte eta merkeena aukeratu dute. Obrak urtea amaitu baino lehen egingo dira eta herriaren aldirietan dauden auzoen urbanizazioa hobetzeko asmoarekin bat dator. “Hobekuntza lan hau urteetan abandonaturik egon diren Amurrioko auzoen konponketaren zati bat da . Hau egiteko aurretik bakoitzaren egoera aztertu da eta batzuei lehentasuna eman zaie”, esaten du prentsa oharrez Iñigo Bordes zinegotziak.
.