Gazte Alaiak elkarteko gizon eta emakumeak protagonistak diren egutegi bat kaleratu dute José Miguel Llano argazkilari amurriarraren kolaborazioari esker. Argazkiak leku eta egoera konkretuetan egin dira Apdema Amurrio elkarteko kideen irudia bultzatzeko eta herrian dauden hainbat denden funtsa erakusteko.
Egutegia denda parte-hartzaileetan, ostiraleko azokan eta urtarrilak 30ean egingo duten festan egongo da salgai zortzi eurotan.
Gazte Alaiak Adimen-ezintasuna duten pertsonentzako elkartea da eta bertan ere familiak, kolaboratzaileak, profesionalak eta borondatezkoak parte hartzen dute. Nahiz eta Apdema Adimen-Ezintasuna dute Pertsonen aldeko Arabako Elkartearen parte izan, herrian egoitza bat daukate non asteburuetan zein oporretan jarduera ezberdinak egiten baitituzte. Gainera, kirola egiteko programa ere dute eta urtean hainbat irteera egiten dituzte.