Xynthia zikloiak eragindako kalteak konpontzeko basoberritzeari ekingo diote

Erredakzioa 2014ko aza. 12a, 16:49

Amurrioko Udalak basoekin harremana duten hainbat ekimen abiatuko ditu. Hasteko, duela urte batzuk, 2010ean hain zuzen, jazotako haizeteak eragindako kalteak guztiz konpontzeko hainbat basoberritze egingo ditu. Udalerriaren gune ezberdinetan gauzatuko dute.

Amurrioko Udalak basoekin harremana duten hainbat ekimen abiatuko ditu. Hasteko, duela urte batzuk, 2010ean hain zuzen, jazotako haizeteak eragindako kalteak guztiz konpontzeko hainbat basoberritze egingo ditu. Udalerriaren gune ezberdinetan gauzatuko dute.

Haizetearen ostean plana prestatu zuen udalak kalteei aurre egiteko eta garbiketak egin ostean zuhaitz berriak landatuko dira.

Bestalde, Basatxiko mendi-mazel batean -Larrabe eta Aiarako mugaren artean- hostozabal mistoak jarriko dituzte. Lehen pinudia zegoen bertan eta basoberritzea lehiaketaren bidez egingo dute.

Beste eremu batzuetan pinuak landatuko dituzte egurra ustiatzeko.

Foru Aldundiaren baso ustiapen plana

Arabako Foru Aldundiak duen baso ustiapen plana dela eta zenbait zuhaitz mozketa egin behar dira Amurrion. Basozain bakarra kontratatuta duenez erakundeak, bi pertsona gehiago beharrezkoak izango dira lan horiek betetzeko. Zehazki, moztu behar diren zuhaitzak markatzeko. Udalak 2.904 euro bideratuko ditu kontratazio hori egiteko Aialur SL enpresaren bitartez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide