"Beraien aurpegi, keinu, eta irribarre naturalenak jasotzen saiatu naiz"

Erredakzioa 2014ko aza. 12a, 11:47

JOSE MIGUEL LLANO (Barakaldo, 1963) argazkilaria da eta elkarlanean aritu da Apdema eta Gazte Alaiak-eko kideekin. Egutegia sortu dute eta proiektuaren nondik norakoak azaldu ditu.

Lehenik eta behin azalduko diguzu proiektua?

JOSE MIGUEL LLANO (

Lehenik eta behin azalduko diguzu proiektua?

Ekimen desberdina aurrera ateratzen saiatzeko 2015ri begira, Gazte Alaiak-eko kideek, neska-mutil batzuekin egutegi bat prestatzeko argazkiak ateratzea proposatu zidaten.

Amurrion orain arte ez da holako gauza bat prestatu.

Lehenengo unetik oso ideia erakargarria zela iruditu zitzaidan. Erronka bat arlo profesional eta pertsonalean ere bai.

Bi ardatz izan ditu proiektuak, ezta? Saltokiak eta Gazte Alaiak-eko kideak.

Alde batetik Gazte Alaiak-eko kideek egin duten lanarekin eta bestetik Amurrioko saltoki batzuen diru ekarpenari esker proiektu hau kaleratzea posiblea izan da. Beraz ardatz inportanteenak izan direla esan dezakegu.

Zeintzuk dira proiektuaren helburuak?

Batez ere, ekimen ezberdin bat egitea. Ezberdin eta erakargarria jendearentzat.

Azkenean herritarrengandik bultzada ekonomikoa jasotzea ere da helburua. Elkartearen proiektuak betetzeko edo martxan jartzeko behintzat.

Zure laguntza ezinbestekoa izan da, nolakoak izan dira argazki saioak? Zelan moldatu zara?

Ezinbestekoa ez dakit baina proiektu hau aurrera eramateko nirekin harremanetan jarri dira eta konfiantza hori eskertzen dut benetan.

Hamabi hilabete, hamabi argazki desberdinak leku desberdinetan izan dira. Bakoitzak bere zailtasuna izan du alde teknikoan.

Argazkia egin baino lehen saltokira edo enpresara joan behar izan nuen jabeekin hitz egiteko eta gutxi gorabehera erabakitzeko argazkia atera behar genuen lekua.

Modeloen gainean arreta berezia ipini behar nuen. Beraiek lehendabiziko aldiz argazki saio batean egon dira.

Urduritasun pixka batekin bizi dute baina ilusioz beterik eta beti laguntza emateko prest.

Zein da zure ustez egin duzun ekarpen garrantzitsuena irudiaren aldetik?

Argazkilaritza arloan daukadan esperientzia praktikan ipintzen saiatu naiz.

Modeloen jarrerak argazki makinaren aurrean gauza garrantzitsua izan da niretzat.

Beraien aurpegi, keinu, eta irribarre naturalenak jasotzen saiatu naiz. Hori dena geunden lekuan, egoera atsegin batean. Kamara aurrean pose serio bat ez nuen nahi.

Zerbait erakargarriagoa transmititu behar zuen argazkiak. Orokorrean, emaitzak baikorrak izan dira. Lana jendeari gustatzea espero dut.

Eta proiektuak zuri egin dizun ekarpena?

Neska-mutilekin bizi dudan esperientzia izan da aberasgarriena dudarik gabe.

Oso pertsona zintzoak, maitekorrak, esker onekoak, hurbilak, apalak, errespetutsuak...jarraibide eder bat niretzat.

Beraiengandik asko jasotzen duzu. Ematen diezun baino askoz gehiago.

Beste aldetik nire esker ona adierazi nahi nien neska-mutilen hauen inguruan dauden pertsona guztiei. Boluntario, hezitzaile eta senideen lana, eguneroko lana zoragarria da benetan.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide