Larunbat honetan, azaroak 8, Amurrioko Bañueta Kiroldegian goizeko 10tan hasita Amurrioko XXI. Nazioarteko Judo Txapelketa ospatzen da.
Junior (Sub-20) mailako kirolariak parte hartuko dute (neskak eta mutilak), eta txapelketa Espainiako Judo Federazioaren "Super Copa de España" (maila gorenena) jaso du aurtengo ediziorako. Maila honek, judoka garrantzitsuenen parte-hartzea sustatzen duelarik.
Txapelketa hau, Amurrioko Judo Kirol Elkarteak antolantzen du, Arabako Judo Federazioa, Euskadi Judo Federazioa, Espainiako Judo Federazioa eta Espainiako "Consejo Superior de Deportes"-en babesean.
250 kirolari baino gehiago arituko dira larunbat goizean zehar; Euskal Herriko herrialde guztietatik etorriak (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa), estatu espainarrekoak (Galizia, Catalunya, Cantabria, Castilla y Leon, Andalucia, Madrid, Castilla La Mancha, Asturias, Valencia, Extremadura, Murcia, Aragon eta LaRioja) eta Frantziatik etorritakoak ere bai. Euren artean Espainiako eta Frantziako hainbat txapeldun, txapeldunorde eta domunadun egongo direlarik. Amurrioko Judo Kirol Elkarteko hainbat kirolari aritu dira lehian.
Sarrera doakoa izango da.