"Lezamako Jaietan eskema bera jarraitzen dugu orokorrean"

Erredakzioa 2014ko aza. 7a, 10:52

IAOIA OTAOLA (1990, Lezama) jaiak antolatzen duen taldean dago. Gaur hasiko dira Lezamako jaiak eta joateko gonbidapena luzatu du.

Gaur hasiko dira Lezamako jaiak ezta?

Bai, jai giroari hasiera emango diogu gaur 00:00etan disko dantzarekin.

Bestalde, bihar 17:00etan umeentzako jolasak izango ditugu Eragintzaren eskutik, gero herri kirolak egingo dira eta horren ostean eta musika hasi baino lehen afari herrikoia antolatu dugu.

Afaldu eta gero Honat taldeak girotuko du jaia eta igandean mus txapelketaren txanda izango da.

IAOIA OTAOLA (1990, Lezama) jaiak antolatzen duen taldean dago. Gaur hasiko dira Lezamako jaiak eta joateko gonbidapena luzatu du.

Gaur hasiko dira Lezamako jaiak ezta?

Bai, jai giroari hasiera emango diogu gaur 00:00etan disko dantzarekin.

Bestalde, bihar 17:00etan umeentzako jolasak izango ditugu Eragintzaren eskutik, gero herri kirolak egingo dira eta horren ostean eta musika hasi baino lehen afari herrikoia antolatu dugu.

Afaldu eta gero Honat taldeak girotuko du jaia eta igandean mus txapelketaren txanda izango da.

Erraztasunak izango ditu jendeak Lezamara joateko?

Bai, duela urte batzuk autobusa antolatzen da. 23:30etan aterako da Amurriotik eta itzultzeko ordua 05:00etan finkatu dugu.

Antolakuntzari dagokionez, nolakoak dira Lezamako Jaiak?

Nahikotxo gaude, 15 edo 20 pertsonen artean. Aintzat hartu behar dugu hau herri txikia dela eta adinaren batezbestekoa altua dela. Bakoitzak bere ardurak ditu.

Komunikazioa zailtzen du horrek batzuetan baina ilusioz jokatzen dugunez gauzak egiten ditugu.

Normalean ohiko eskema jarraitzen dugu eta ikusten badugu zerbaitek arrakasta berezia daukala saiatzen gara txukuntzen.

Baina orokorrean eskema zehatza jarraitzen dugu. Nabaritzen da jendea dagoeneko ez dela herri txikietara hainbeste hurbiltzen.

Jende gutxiago hurbiltzen da orduan?

Saiatzen gara mantentzen baina nabaritzen da jaitsiera bat, eta azaroan normalean eguraldiak ez du laguntzen.

Hala ere karparen bidez, autobusa antolatuz... saiatzen gara giroa mantentzen.

Zerk egiten du Lezamako jaiak bereziak?

Jaietan beti gozatu daiteke eta hau beste hitzordu bat da. Umeak dituztenek arratsaldean etortzeko aukera izango dute, herri kirolak gogoko dutenek ere hurbildu daitezke eta musika ere badago.
Mundu guztiaren zain egongo gara, beraz anima zaitezte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide