Asteburu honetan, azaroko 7, 8 eta 9, Lezamako jaiak izango direnez, asteburu osoan zehar ekintza desberdinak planteatu dira.
Ostiraleko gauean dago lehenengo ekintza; Gaueko hamabietan diskodantza egongo da. Larunbatean, arratsaldeko 17:30tan Eragintzaren eskutik haurrentzako jolasak egongo dira. Jarraian, 19:30etan, nahiko arrakasta izaten duten herri arteko herri kirolak, non Baranbiokoek parte hartzen duten. Gauari hasiera emateko 22:00etan herri afaria egongo da eta 00:00etan, berbena, Honat-en eskutik. Asteburua bukatzeko, igandeko 16:30tan, mus txapelketaren izen ematea izango da eta txapelketa 17:00etan hasiko da.
Ostiral eta larunbatean, doako autobusak egongo dira Amurriotik. Gaueko hamaika terdietan Amurrioko Telefonikatik Lezamarantz aterako dira, eta bueltatzeko goizeko bostetan Lezamatik Amurrioko Telefonikara abiatuko dira.