Mendiko Lagunak mendi taldeak 2014ko mendia eta naturari buruzko jardunaldiak antolatu ditu. Azaroaren 7tik 22ra lau hitzaldiz gozatzeko aukera egongo da. Hitzaldi guztiak Amurrioko Katekesi aretoan izango dira arratsaldeko 19:00etan.
Azaroaren 7an emango zaie hasiera jardunaldiei “Paseko mendietatik Valaiseko Alpetara” deituriko hitzaldiarekin, bertan hiru lagunek Alpeetan zehar egindako eski zeharkaldi baten nondik norakoak ezagutzeko aukera egongo da Jon Apodaka, Vicente Contreras eta Iñaki Unzagaren eskutik. Azaroaren 14an Eloi Collado bertaratuko da Amurriora Perineotan bakardadean eta autonomia osoz egindako 1200 kilometrotako bidaiaz eta bertan egindako eskalada desberdinez mintzatzera “Trans Classic Pirene” hitzaldiarekin. Azaroaren 21an aldiz, Fernando Garitagoitiak Kantauriar mendietako hartz arrearen inguruko hitzaldi bat eskainiko du. Jardunaldiei amaiera emateko, azaroaren 22an Norvegiako Svalbard uharteko mendi altuenera igotzeko Jose Mijares eta bere txakurrak bizi izan zuten abentura ezagutzeko aukera izango da; horretaz gain iragan azaroaren 2an Gorobel mendi ibilaldiaren baitan burutu zen argazki eta bideo laburren lehiaketaren sariak banatuko dira.