San Anton plazan egingo diren lanak hasi aurretik arkeologia azterketak egingo dituzte -8 zundaketa alegia- enparantzaren lur azpian erdi aroko ospitale bat dagoelako eta Amurrioko arkeologia ustekizun zonaldeen zerrendan dagoelako.
Azterketa egin ondoren, Arabako Foru Aldundiak hondakinek duten garrantzia aztertuko du. Arkeologia lanek 9179,04 euro balioko dituzte.
Lanak Ondare Babesa S.L enpresak egingo ditu eta helburua obren inpaktua txikitzea eta hondakin arkeologikoen garrantzia aztertzea da.
Ospitale zaharra San Anton plazan dagoen baselizaren ondoan dago eta azken hori da ospitalearen geratzen den zati bakarra. Dirudienez, egungo ermita, XIX. mende hasieran eraikia, 1570 urteko beste baten gainean dago eta ospitaleko hormak egungo plazaren azpian daude.
Ospitalearen funtzionamenduari buruzko informazio ugari dago baina bere hormen egungo egoerari buruzko datu handirik ez. Egingo diren obrak direla eta, 8 zundatze egingo dira jarriko diren euskarriak joango diren lekuetan hondakinek izan dezaketen eragina ikusteko.