EDUARDO GONZALEZ FERNANDEZ (Gasteiz, 1961), Amurriko Judo Elkartearen buru eta entrenatzailea da. Larunbat honetan Amurrioko XXI. Nazioarteko Judo Txapelketa dela eta, berarekin hizketan egon gara, bai txapelketaren inguruan, baita Judoa Aiaraldearekin duen harremanaz.
Larunbat honetan, Amurrioko Bañueta kiroldegian Amurrioko XXI. Nazioarteko Judo Txapelketa ospatzen da. Esaiguzu zergatik hurbildu beharko lirateke gure irakurleak.
Lehenik eta behin, Euskal Herri mailan (eta Espainia mailan) junior kategorian dauden txapelketen artean hiru garrantzitsuenen artean dagoelako; Euskal Herritik eta estatu espainiarreko erkidego guztietatik etorritako 250 kirolari arituko direlarik. Guztira 70 judo klub. Gainera, Frantziatik ere hogeita mar judoka inguru etorriko dira, lau klub ezberdinekoak.
Bestetik, bertan Euskal Herriko, Espainiako eta Frantziako lehiakide onenak egongo direlako, Espainiako eta Frantziako txapeldunak eta txapeldunordeak barne.
Gainera, SuperKopa hau giro onean bizitzeko, ezinbestekoa delako harmailak betetak egotea.
Eta azkenik, goiz osoan zehar eta arratsalde hasieran, dohainik ikuskizun zoragarriko eta ezberdin batekin gozatzeko aukera izango dutelako.
Jadanik, 21 urte pasa dira Amurrion ospatutako lehenengo txapelketatik, nola azalduko zenuke egindako ibilbidea? Zer azpimarratuko zenuke? Eta Amurrioko tatamian egondako izenen bat goraipatuko zenuke?
Lehenengo edizioak, xumeak izan ziren, Amurrion Judoaz gozatzeko aukera izatea zelarik helburu bakarra. Urtez urte, maila gorantz joan zen, baina beti, lehiaketa ahaztu gabe, lagunarteko giro batekin. Azken bi urteetan izan da, noiz txapelketa beste maila batera pasa da, Espainiako Judo Federazioaren lehiaketa ofizial batean bilakatuz.
Aipatu beharrekoa da, nola gure txapelketatik munduko txapeldunak izandako Uematsu anai bizkaitarrak pasa direla, edota Joko Olinpikoetan parte hartu duten Oiana Blanco edota Kioshi Uematsu bera ere egon direla. Hala ere, azken urteetan azpimarratu beharreko izena, Sugoi Uriarte gasteiztarra da, munduko txapeldunordea eta Londreseko Joko Olinpikoetan diploma lortu zuena.
Zer kontatu dezakezu Amurrioko Judo Kirol Elkarteko parte-hartzaileez? Irabazteko aukerarik duen Aiaraldeko gazteren bat?
Txapelketan parte-hartu duten gure kirolari gehienak gazteegiak izan daitezke halako maila duen lehiaketa baterako, baina, hala ere, ziur nago ilusioz eta adorez orekatuko dutela desabantaia hori.
Gure itxaropen handienak Nahikari Martinez de Luko gaztean daude, aurreko asteetan maila oso handiena erakutsi bai du, Aviles-eko txapelketa garrantzitsuan esaterako.
Halako txapelketa handi bat antolatzea ez dirudi erraza. Amurrioko Judo Kirol Elkartea txikia izanik, zeintzuk dira aurkitzen dituzuen laguntzak?
Dena martxan jartzeko egiten den ahaleginak ikusgarria da, eta eskertu beharrekoak dira maila ezberdinetan aurkitzen ditugun hainbat laguntza:
Batetik, Amurriko udalak bai kiroldegia erabiltzen usten digulako, baita behar den hainbat material gure esku jartzen bai du. Euren laguntza ezinbestekoa da. Hauekin batera, Arabako Foru Aldundia, Arabako Judo Federazio eta Euskadiko Judo Federazioaren lana ere aipatu beharrekoa da.
Baina azpimarratu beharreko laguntza, ikasle zaharren eta berrien eta guraso gutxi batzuen laguntza da. Denek beren onena ematen bai dute urtero Amurrioko Nazioarteko Judo Txapelketa Aurrera atera dadin eta.
Utz dezagun lehiaketa alde batera, Judoa ez bai da hori soilik… nola definituko zenuke kirol giza?
Nobletasuna, errespetua, ohorea, ausardia, dibertsioa, esfortzua, konstantzia edota adiskidantza dira, besteak beste, gure kirol honek agerian jartzen dituen hainbat balio. Eta horregatik, UNESCO-ren hitzetan, Judoa umeentzako aproposa den kirol bat da.
Ni, adibidez, kirol honetaz maiteminduta nago, 45 urte dira gure bideak gurutzatu zirenetik.
Urte asko daramatzazu Amurrion, judoka gazte asko trebatzen. Zein izan da bidea zu bezalako gasteiztar batek bere sustraiak Amurrion botatzeko?
Egia esanda, erroldan sartzea besterik ez zait falta, 28 urte bai dira Amurrion nire lehenengo Judo klasea eman nuenetik. Gasteizen, askotan, galdetzen didate zergatik ez ditudan Amurrioko klaseak uzten eta hiriburuan lasaiago ibiltzen. Baina nire proiektua Amurrion dago, eta ez naute botatzen ez naiz joango. Aiaraldeko jendearen artean beti eroso eta gustura egon bai naiz.
Aipatu dituzun 28 urte horietan zehar, zure aurretik Aiaraldeko hainbat belaunaldi pasa dira, ardura handia da hori ezta? Zer azpimarratuko zenuke hainbeste gazteren artean pasatako urte hauetaz?
Niretzako, Judoa kirol bat baino askoz gehiago da; bizitzan zehar oso garrantzitsuak diren hainbat balio ezagutzeko eta ikasteko modu bat da. Kirolaren bitartez nola bizi ikastea baino zerbait hobeagoa al dago? Ni harro sentitzen naiz gazte guzti horiei zerbait irakasteagatik, eta are gehiago, gero euren bizitzetan onerako izan bada.
Lehiaketen arlora bueltatuz, zein lorpen azpimarratuko zenituzke Amurrioko Judo Kirol Elkartearen historian? Eta, pertsonalki, oroitzapen zehatzik?
Urte hauetan, une zoriontsuak asko izan dira; seguruenik txarrak gehiago, baina indar berrituz altxatzeko aukerak izan dira. Aipatu beharrekoa da, eskola mailan 15 urtez egon garela Arabako talde onenen artean, askotan txapeldunak izanik.
Belaunaldi ezberdinetan, Aiaraldeko hainbat judoka izan dira Espainiako txapelketetan dominadun, baina bi izen azpimarratuko nituzke; Iñaki Berganza, amurriarra, eta Oscar Gastaka, laudiotarra, azken hau Espainiako txapeldun ONCEren babesean antolatutako itsuentzako txapelketa nazionaletan.
Bestera, pertsonalki hamaika une zoragarri eta dibertigarri bizi izan ditut. Bat kontatzeagatik, Iñaki Berganzarekin bizitako bat botako dut: Berganza euskal selekzioarekin Espainiako junior mailako txapelketan zegoela, finalera heldu eta bere lorpena aipatzeko deitu ninduen. Inauteriak ziren, eta pentsatu bitan gabe, eta “Doña Ofelia”ren mozorroa jantzi nuela oraindik, Madrilera joa nintzen finalean bere ondoan egoteko asmoz. Finalean, bere ondoan egotea lortu nuenean, mozorroa kenduta bai, baina “rimela” kentzea ezinezkoa izan zen.
Zein da momentu honetan Judoak, Aiaraldean, bizi duen egoera? Nola ikusten duzu etorkizuna?
Txikienei dagokionez, egoera ezin hobea da. Azpimarratu beharrekoa azken urteetan Judo egiten hasi diren neska kopurua. Tamalez, gazte eta helduen artean egoera ez da hain ona. Ikasle gutxi biltzen gara, baina espero dugu hurrengo urteetan hobera joatea.
Demagun, larunbat honetan, Amurrioko txapelketa ikusi eta ume edo gazteren batek Judoaz maitemintzen dela. Kontaiguzu nola apuntatu daiteke Amurrion Judo egitera.
Guretzako poztasun handia edozein ume edo gazteri ateak irekitzea Judoa ezagutu eta froga dezan. Gerora, gustukoa badu, izena eman dezala.
Amurriko Bañueta kiroldegiko lehenengo solairuan dugun gelatik pasa daitezke edozein astearte edo ostegunetan, bertan aurkitu gaitu laguntzeko prest.
Agur giza, bota denboraldi berri honetarako duzun desioa.
Guztia orain arte joan den bezala joatea, hain ondo gutxienez, eta pixkanaka pixkanaka, helduen taldea hobera jo dezala.
Eskerrik asko elkarrizketa honegatik, eta Judoa ezagutzeko gogoa baduzue, badakizue non gauden, harrera bikaina eskainiko dizuegu.