Ubiros Errota konpontzeko auzolandegiak antolatu ditu Gazteria Zuzendaritzak

Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak espainiar estatu mailako gazteentzat zuzendutako Auzolandegien Programa aurkezten du urtero, eta oraingoan, Tertangan (Arrastaria) gauzatuko da horietako bat. Auzolandegi honetan, hain zuzen, gazteen laguntzaz Ubiros Errota berreraikitzea da helburua. Herrigunetik 15 minutura ibilian kokatuta dagoen errota, alegia.

Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak espainiar estatu mailako gazteentzat zuzendutako Auzolandegien Programa aurkezten du urtero, eta oraingoan, Tertangan (Arrastaria) gauzatuko da horietako bat. Auzolandegi honetan, hain zuzen, gazteen laguntzaz Ubiros Errota berreraikitzea da helburua. Herrigunetik 15 minutura ibilian kokatuta dagoen errota, alegia.

Goizetan, auzolandegiko partehartzaileak boluntarioki errotaren berreraikitze lanetan arituko dira, Amurrioko udaleko zuzendaritza teknikoarekin batera. 10:00-13:30 bitartean egongo dira gazteak lanean eta, besteak beste, lur eremuan dauden sastrakak eta ibai bazterretan pilatutako hondakinak garbituko dituzte, ondoko baratza eta larraina atondu, ur-bidea ireki... edota bisitarientzako ibilbideak egokitu. Errotan bertan, kanpo zein barruko hormen pikatu beharko dituzte, teilatuaren konponketan lagundu edota ogia egiteko labe bat (tokiko sistema tradizionalaren arabera) eraiki.

Gazte Aukera atarian argitu dutenez, "gazteak taldeka banatuko dira, egin beharreko lanen arabera. Hala ere, bakoitzaren interes eta nahiak kontuan hartuko dira taldeak egiterakoan eta lanak banatzerakoan".

Arratsaldez aisialdirako ekintzak

Arratsaldeko programazioan ere beraien iritzia, interesak eta nahiak ere kontuan hartuko dira. Ekintza batzuen artean egon daitezke honakoak:
• Amurriora bisita.
• Urduñako hiribildu historikora bisita.
• Lendoñobeiti errotara bisita.
• Tertangako bolatokian, bolo txapelketa.
• Amurrio eta Urduñako jaiak.
• Bizikleta ibilaldia.
• Mendi irteera: Nerbioi ibaiaren jaiotza, Delika, Gorobel Mendizerra, Maroñoko urtegia, …
• Aresketamendi energia berriztagarrien parkera bisita.
• Urduñako eta Amurrioko hainbat elkarteekin batera antolatutako tailerra: dantza tailera, mermeladak egiteko tailerrak…

Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzarekin harremanetan jartzeko aukera egongo da 945 01 95 01 edo 945 01 95 36 telefono zenbakien bidez edota gazteria-auzolandegiak@ej-gv.es helbide elektronikora idatziz.

Auzolandegian izena eman baino lehenago, adierazi dute, komenigarria dela auzolandegietako arauak ezagutzea. 

Ikusi spota hemen!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide