"Sexuak eta sexualitateak aurpegi ugari ditu eta interesgarria iruditu zitzaidan alor hori jorratzea"

Aitor Aspuru Saez 2012ko mar. 8a, 00:21

MIREN AYESA (Amurrio, 1983) kasualitatez hasi zen sexu industrian lan egiten eta horrek jakin-mina sortu zion. Orain bere blogean mundu honen berri ematen du, konbentzionalismoetan erori gabe.

 

Zeri buruz dira nosolodepanvivelamujer.wordpress-en agertzen diren edukiak?

MIREN AYESA (Amurrio, 1983) kasualitatez hasi zen sexu industrian lan egiten eta horrek jakin-mina sortu zion. Orain bere blogean mundu honen berri ematen du, konbentzionalismoetan erori gabe.

 

Zeri buruz dira nosolodepanvivelamujer.wordpress-en agertzen diren edukiak?

 Sexuarekin zerikusirik duen edozer gauza jartzen dut, bitxikeriak, liburuak, artistak, zinema edota nire ustez interesgarriak edo ezberdinak izan daitezkeen gauzak aipatzen saiatzen naiz.

Zergatik hasi zinen blog hau egiten?

 Emakumeentzako pornoa egiten duen ekoiztetxe batean hasi nintzen lanean komunikazio arloan. Beste gauza batzuen artean, enpresako bloga informazioz bete behar nuen eta hortik iturriak eta gai ezberdinak ezagutu nituen. Pixkanaka sexua eta sexualitatea aurpegi ugari dituela jakin nuen eta interesgarria iruditu zitzaidan alor hori jorratzea.

Unibertso digitalari esker badirudi nolabaiteko lurrikara bat egon dela sexualitatearen edo sexualitateen arloan, hori bai, zuk jasotzen duzun ikuspegia ezberdina da, ezta?

 Interneten dagoen gehiena gizartean “estandarizatua” dagoena da. Hau da, sexu hitza idazten baduzu, gizonentzako web gune pornografikoak aurkituko dituzu, betiko kontuekin. Baina bestalde, sexua eta sexualitatea jorratzen duten beste blogak edo web guneak ere badaude, horretarako saretik ibili behar duzu, informatu, web orrialdeak arakatu... Gurean gutxi daudenez, atzerriko hizkuntzetara jo behar duzu.

Nik jasotzen dudan ikuspegia sexua modu ezberdin batean jasotzen duten web orrialdeen bera da.

Nahiz eta internet mundu birtuala izan, zu Amurriokoa zara, gaizkiulertuak sortu ditu zure inguruan XXI. mendean emakume batek sexualitateen inguruan idaztea edo interesatzea?

Nire inguruan jendeak normaltasunez hartu du, hasieran bitxikeri moduan hartzen zuten, batez ere porno ekoiztetxean hasi nintzenean, baina orain ohituak daude. Dena den, ez dut uste jende gehienak gai horiei buruzko blog bat daukadala jakingo duenik.

Anekdota moduan, El Salvadorreko hedabide batean sexuari buruzko gaiak jorratzen nituen eta lagun batek esan zidan bere lagun batzuek “porno izar” moduan imajinatzen nindutela: ilehoria, titi handiak... jajaja suposatzen dut fantasiak horrelakoak direla... emakume batek gai horiek jorratzen baditu holakoa izan behar dela, gure gizartearen mundu ikuskera da zoritxarrez.

Zure bloga elebiduna da, ba al dago Euskal Herri mailan gai bera jorratzen duen norbaitek?

Lehen, nik dakidanez, sexu gaiak jorratzen zituzten blog gutxi batzuk zeuden. Orain ez dakit, baina euskal blogosfera gero eta zabalagoa da, eta beraz, beste gai hauek lantzen dituzten blogak egongo dira, baina nik gutxi batzuk ezagutzen ditut. Topatu.info-n gai hauei buruzko eztabaida gunea dago eta Eitb.com-en Eingo al deu? euskarazko bloga.

Orain dela gutxi euskaraz online ligatzeko web gune bat aurkitu nuen (kaixomaitia.com) eta Bilbon oso proiektu eszeniko interesgarri bat martxan jarri dute. SX irrika (http://pulsiones-sx.org) deitzen da eta gizarteak jartzen dituen etiketak zeharkatzen saiatzen da.

Gainera, elebiduna da eta web orrialdean bideoak edota irudi muntaiak ikusi daitezke. Orokorrean elkarte edo mugimendu ezberdinetako web guneak izaten dira gai hauek jorratzen dituztenak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide