Udalaren hainbat proiektu baloratzeko aukera izango dute herritarrek

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa 2014ko urr. 29a, 08:52

Baliabide publikoetan kudeaketa gardena izateko hainbat ekintza egin ditu Udalak. Web orrialdean informazio ekonomikoa eta egindako kontratazioak jarri ondoren, jarduera memoria osatu du. Horrela, kultura, hirigintzan eta parte-hartzean egin diren ekintzei buruz iritzia jasoko dute herritarren artean.

Baliabide publikoetan kudeaketa gardena izateko hainbat ekintza egin ditu Udalak. Web orrialdean informazio ekonomikoa eta egindako kontratazioak jarri ondoren, jarduera memoria osatu du. Horrela, kultura, hirigintzan eta parte-hartzean egin diren ekintzei buruz iritzia jasoko dute herritarren artean.

Horrela, azaroak 17, 18, 19, 20 eta 21 herriko hainbat tokitan, Udalak aukeratutako proiektu batzuk erakutsiko dira eta hobetu beharreko alderdiak jakiteko asmoz, biztanleek inprimaki baten bidez proiektu horiekiko duten atsegin maila adierazteko aukera izango dute.

Proiektuak toki hauetan egongo dira ikusgai: azaroaren 17 eta 18an kiroldegian; 19an Landakon 10:00etatik 13:00etara eta San Jose auzoan 16:30etatik 18:30etara; 20an Guk eskulturan 16:30etatik 18:30etara; eta 21ean San Anton plazan 10:00etatik 13:30etara.

Bestalde, Kiroldegian, Liburutegian, Udaletxean eta Kultur Etxean balorazioa egiteko ontziak jarriko dira azaroaren 17tik 30era. Gainera, Udalak aukeratutako proiektuak ere web gunean ikusi eta baloratu ahal izango dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide