"900 pertsona baino gehiagok eman dute izena Gorobel Mendi Ibilaldian parte hartzeko"

Erredakzioa 2014ko urr. 31a, 12:38

JON GUINEA BITORIKA (Amurrio, 1994) Mendiko Lagunak taldeko kidea da. Gaztea izan arren zuzendaritza batzordean parte hartzen du eta modu arrakastatsuan antolatu duten Gorobel mendi ibilbideari buruz mintzatu da.

 

Zein da aurtengo Gorobel Ibilaldiaren ezaugarri berezia?

Gorobel mendilerrora igotzeko hainbat ataka daude erabaki dugu ohikoa ez den ataka erabiltzea. Orokorrean jendea igotzen da Sendanegra-tik edo horrelako ataketatik, baina aurtengo edizioan Pasomalo-tik egingo dugu.

JON GUINEA BITORIKA (Amurrio, 1994) Mendiko Lagunak taldeko kidea da. Gaztea izan arren zuzendaritza batzordean parte hartzen du eta modu arrakastatsuan antolatu duten Gorobel mendi ibilbideari buruz mintzatu da.

 

Zein da aurtengo Gorobel Ibilaldiaren ezaugarri berezia?

Gorobel mendilerrora igotzeko hainbat ataka daude erabaki dugu ohikoa ez den ataka erabiltzea. Orokorrean jendea igotzen da Sendanegra-tik edo horrelako ataketatik, baina aurtengo edizioan Pasomalo-tik egingo dugu.

Sendanegra-ren kontrako maldan dago. Ez dago oso zapalduta eta markatuta jende asko ez delako igarotzen hortik.

Pentsatu genuen printzipioz ez dela arazorik egongo jende asko hortik igotzeko eta uste dugu oso ibilbide polita izango dela.

Ia 1000 metroko desnibela egongo da eta aurten profila ez ezik track-a izango dute eskuragarri Mendiko Lagunak-en web-atarian GPS-an txeratzeko.

 

Zergatik ibilbide hau?

Berreskuratu nahi ditugu dauden ataka guztiak, batzuk ia galduta baitaude, belarrez beterik. Batzuk ez dira ia ikusten eta berreskuratzea da helburua eta bide batez jendeari ezagutaraztea.

 

Bi ibilbide izango dituzue, ezta?

Bai, urtero lez bi ibilbide antolatu ditugu. Laburrak 26 kilometro izango ditu eta luzeak 36. Biak irtengo dira Amurriotik baina bide laburra puntu batean herrira itzuliko da lehenago.

 

Zure ustez non jarri beharko lukete parte-hartzaileek arreta bereziki?

Nik asko maite dut Gorobel mendilerroa, beraz ezingo nuke aipatu leku bakarra. Baina aurten berria denez Pasomalo ataka goraipatuko nuke.

Ez denez oso ezaguna ez dute hainbeste argazkirik izango.

 

Partaidetza aldetik, zer baloratzen duzue?

900 pertsona baino gehiagok eman dute izena. Iaz 650 pertsona inguru hurbildu ziren.

 

Antolakuntza aldetik ahalegin handia da, ezta?

Bai, larunbatean gauzak prestatzen egongo gara eta igandean ibilaldia 07:30ean hasiko denez, gu 06:00ak aldera plazara joango gara mahaiak, kartelak eta abar jartzera.

Bertan 10 edo 15 lagun egongo gara, zuzendaritzan gaudenok. Mahaian eta kontrolean egon ez ezik batzuk azkarrago joango gara bermatzeko ibilbidean dena ondo dagoela: hesiak, markak...

Bestalde, kontrol puntu guztietan 2 edo 3 pertsona egongo dira. Bost kontrol puntu izango dira Lendoño, Babio, Tologorrin... beraz 15 pertsona guztira.

Gainera, aterpean beste 10 pertsona edo elkartuko dira horniketa eta bazkaria prestatzen.

Lanak goizeko 06:00etatik 20:30ak arte iraungo du. 19:00etan helduko dira azkenengoak eta gero dena jaso eta garbitu beharko dugu.

 

Mendiko Lagunak taldeak osasun ona dauka, zein da zuen sekretua?

Printzipioz hainbat ekintza egiten ditugu adin guztientzat. Guztira 1.800 bazkide gara, gutxi gorabehera.

Aurten berreskuratu dugu eskola kirolen ekimena eta 80 umeekin joaten gara mendira larunbatetan. Beste irteera batzuk ere antolatzen ditugu.

Gure sekretua da ilusio handiz hartzen dugula hemen sartzea eta mendiarekin harremana oso errotuta dugula.

 

Iaz fracking-aren gaia proposatu zenuten, aurten zerbait landuko duzue?

Fracking-aren kontuarekin jarraituko dugu. Ez dugu erantzun berezirik sumatu gobernuaren aldetik eta aurten sinadurak biltzen egon gara ea erantzunik ez dugunez jaso gogor eta tinko jarraituko dugu horren aurka.



LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide