Podemos Ahal Duguk batzar irekia deitu du

Erredakzioa 2014ko urr. 29a, 12:30

Amurrioko Podemos Ahal Dugu taldeak batzar irekia deitu du urriaren 31n. Arratsaldeko 19:00etan egingo dute bilera Katekesi Aretoan eta ekitaldiaren helburu nagusia da Amurrio eta Aiarako herritarrak erakartzea.

Amurrioko taldea prozesu eratzailean dago murgilduta oraindik eta eraketa fasea azaroaren 14an bukatzea espero dutela iragarri dute. Ekainean adostutako ildoak aurkeztuko dituzte ostiralean.

Podemos Ahal Dugu Amurriok adierazi du: “herritarren laguntzarekin aldaketa sozial, ekonomiko eta politikoa burutzea dugu helburu. Demokrazia eta gizarte subiranotasuna kontzeptuak zer diren gogoratu behar ditugu, horretarako beharrezkoa da gizarteak era zuzen batean erantzutea. Demokrazia berritzea dugu helburu, hau posible egiteko, denok norabide berdinean egin behar dugu lan, gizartea lehen bezala subiranoa izan behar delako pentsatzen dugulako.

Ildo honetan jarraituz, ezin ditugu ahaztu gaur egun politika zapaltzailea jasaten duten pertsonak, etxea edo lana galdu izan dutenek eta murrizketak direla medio zerbitzu publikoek jasan behar duten baliabide urritasunari, euskarari egiten dion kalteari ere bai.”

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide