Arabako Natur Institutua sortu zenetik 25 urte igaro dira. Urtemuga hau ospatzeko eta egindako lana eta ekintzen ikuspuntua azaltzeko esposaketa antolatu du Amurrion.Esposaketa publiko orokorrari zuzendua dago eta 16 paneletan adierazten du Arabako Natur Institutuak ( ANI) ikerketa eta kontserbazioari dagokionean definitutako jarraibideak laburbiltzen dira.
ANI elkarte kultural eta zientifikoa da irabazi helburuik ez duena. 1988an sortu zen legalki baina aintzindari izan zuen Arabako AEPNA delakoa: Arabako natura ikertu eta babesteko elkartea. Erabilera publiko bezala definitu zen 1997ko martxoan.
Urte hauetan zehar egindako lanak bazkide kopuruaren handitzea eragin du eta gaur egun 120 bazkide baino gehiago daude. Elkartearen Ikerketa gunea Euskal autonomi erkidegora hedatzen da baina espreski Araba.
Helburu hau lortzeko helburuz ikerketa desberdinak egin dira geologia, paleontologia, botánica eta geologia arloetan. Gainera erakunde publikoei aholkularitza ere eskeini zaie. Beste elkarteekin ere elkarlanean aritu dira. Dibulgazio ekintza desberdinak ere egin ditutze, hala nola, natur interpretaziorako ikastaroak, intsektu eta anfibioei buruzko ikastaroak etab.
Lan guzti honetaz gainera txosten teknikoak ere prestatu ditu. Esfortsu honen adierazgarri dira ANIk egindako 50 bat argitalpenak.
Guzti honengatik eta erakundeak egiten duen lana hobeto ezagutu ahal izateko Amurrioko liburutegi azpian dagoen aretora hurbiltzeko gonbitea egiten dizuegu Airaldetik azaroaren 15erarte egongo baita esposaketa martxan. Anima zaitezte!