Urriaren 26an aurkeztuko dute Guk Bai taldea Katekesi Aretoan 12:00etan. Taldea partaidetzaren aldekoa da eta Ikune Plataformaren bitartez sortu dute.
Guk Bai Amurriok bere burua “parte-hartzaile, independiente eta udaltzaletzat” jo du bere burua eta gauzak aldatzeko asmoa duela adierazi dute. “Guk Bai Amurrioko gobernurako alternatiba gisa eratu da” adierazi dute.
Igandekoa taldearen lehen ekitaldi publiko eta ofiziala izango da. Horretarako hainbat herritako zerrenda independienteen esperientziak trukatuko dituzte Pedro Lobato Etxebarriko alkate ohiaren, Ángel Guirao, Torrelodonesen aldeko Bizilagunen elkartekoaeta Álvaro Barrios, Ikuneko Koordinatzaile Orokorraren eskutik.
Gainera, Ikuneren Asanbladakide gisa, publikoari zabalik, azken hilabeteetan egindako lanaren txostena aurkeztuko da eta ADN partehartzailea bozkatu egingo da.