Tertanga Kulturala sortu dute euskarazko aisialdia sustatzeko

Urtxintxa Eskola astialdi eta suspertze soziokulturalerako elkartea da eta hamaika urte daramatza herriko eskola zaharra zena kudeatzen Tertangan. Orain arte egonaldietarako etxea izan bada ere, aurrerantzean, honetaz gain, euskarazko aisialdi eta kultur programa anitza osatuko dute espazio horretan.

Urtxintxa Eskola astialdi eta suspertze soziokulturalerako elkartea da eta hamaika urte daramatza herriko eskola zaharra zena kudeatzen Tertangan. Orain arte egonaldietarako etxea izan bada ere, aurrerantzean, honetaz gain, euskarazko aisialdi eta kultur programa anitza osatuko dute espazio horretan.

Duela hilabete batzuk Tertanga Kulturala izeneko proiektua martxan jarri dute bide horretan: yoga ingurune naturalean, haur eta familientzako jaia, iluntze musikatua, xaboi eta krema naturalak egiten ikasteko tailerra…

Labea bioeraikuntzaz

Datozen jardueren artean lurrezko labea eraikitzen irakatsiko dute. Urriaren azken asteburuan izango da eta etxearen inguruan talde lanean eraikiko da labea. Ikastaro guztiz praktikoa izango da eta oinarri teoriko batzuk azalduko dira.

Harria, harea, lurra, lastoa, buztina, karea, jute oihala, adreiluak, egurra, torlojuak, iltzeak... erabiliko dira ikastaroan. Talde kopurua mugatua da, beraz, izen ematea ahal bezain laster egiteko gomendioa luzatu dute antolatzaileek.

Domekerö jolas eta tailerrak

Modu iraunkorragoan, herriko eta inguruetako haur eta familien aisialdirako arratsalde-pasak prestatuko dira igandero. Dohainik eskainiko da ekintza hori eta euskararen erabilera indartzeko helburu argia izango du.

Urriaren 26tik hasita, igandero, 16:30etik 18:30era bitartean gauzatuko da eremu horretan. Kirol originalak, plater osasuntsuak, zirkua, zinema, birziklapena… proposamen dibertigarriak bertaratzen diren haur eta familientzat.

Tertanga Kulturalaren ekimen guztiak aurrera ateratzeko Arabako Foru Aldundiaren laguntza jaso du Urtxintxa Eskolak.

Aurrerantzean informaziozuzenaemailezjaso nahiduenak eskaera egitea besterik ez du izango komunikazioa@urtxintxaeskola.org helbidera idatziz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide