“Gure ginebra egiteko erabiltzen dugun ura Nerbioi ibaiaren jaiotzatik hartzen dugu”

Txabi Alvarado Bañares 2014ko urr. 24a, 13:43

IRATXE LOPEZ DE ARROYABE (Gasteiz, 1979) Ginbail proiektuaren parte da. %100an Araban ekoitzitako ginebra da Ginbail. Amurrioko Acha destilategietan fabrikatzen dute, gero Espainiako Estatu osoan zehar banatzeko.

IRATXE LOPEZ DE ARROYABE (Gasteiz, 1979) Ginbail proiektuaren parte da. %100an Araban ekoitzitako ginebra da Ginbail. Amurrioko Acha destilategietan fabrikatzen dute, gero Espainiako Estatu osoan zehar banatzeko.

Zenbat gin-tonic edanak zenituzten Ginbail sortzearen ideia bururatu zitzaizuenean?
Kar, kar. Ez asko, egia esan... bazkaloste batean geunden eta oraindik ez ginen hasiak gin-tonicekin. Lagunarteko elkarrizketa informal batean sortu zen osoki Araban eginiko lehen Premium ginebra egitearen ideia. Horren ostean, Amurrioko Acha destilategiarekin kontaktatu genuen eta hainbat dastaketen ostean nahasketa bat aukeratu genuen, gaur egun Ginbail duen konposizioa dena.

Konposizio berezia, ez?
%100ean Arabakoa den ginebra bat izanik oso berezia da. Erabiltzen den ura Aiaraldeko Nerbioiko jaiotzatik hartutakoa da. Horrek izaera propioa eta oso pertsonala ematen dio.

Zein osagai erabiltzen dituzue?
Ginbail hamabi landarez osatua dago. Horietako batzuk oso bereziak dira: kanela, izpilikua, menta piperina, anis-belarra... eta laranja gozoa eta garratza.

Ginebra %100an arabarra dela diozue.
Bai, ginebra honen berezitasunik nabarmenena da %100ean arabarra den proiektu bat dela, hasieratik bukaerara: hiru ekintzaile gasteiztarren artean jarri dugu martxan proiektua. Fabrikazioa Amurrion egiten da, likoreak egiten eskarmentu handia duen eta Euskadiko zaharrenetarikoa den lantegi batean. Etiketaren eta irudi korporatiboaren diseinua ere Gasteizen egin da, Tandem Creativas estudioan.

Ginbail hartzeko... tonika edo txupitoa?
Guk tonikarekin zerbitzatzea nahiago dugu, garratz ukitu batekin konbinatzeak ñabardura sakonagoak atzemateko aukera ematen duelako. Baina txupito moduan hartzeari ere ondo deritzogu. Ginebra hartzeko modu onena norberari gehien gustatzen zaiona dela uste dugu guk. Garrantzitsuena jendeak Ginbail edanez gozatzea eta errepikatzea da, berdin dio nola egin.

Eta non edan daiteke Ginbail bat?
Gaur egun, Ginbail honako zonalde hauetako zenbait lekutan topatu daiteke: Araban, Bilbon, Donostian, Nafarroan, Errioxan, Zaragozan, Bartzelonan, Gironan, Kantabrian, Asturiasen, Leonen, Valladoliden, Sorian, Segovian eta Cadizen. Hazten jarraitu nahi dugu, baina betiere oinak lurrean mantenduz. Ez dugu gure gain hartu nahi gure pertsonalitatea eta gure produktu-ideia galtzea ekarriko ligukeen proiekturik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide