Dantzaren bidez Amurrioko historia azaltzen duen ikuskizuna eskainiko du Aiara Dantza Taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo 2014ko urr. 20a, 12:34

Aurten bere 30. urteurrena ospatzen ari da Aiara Dantza Taldea eta oso ikuskizun berezia prestatu dute azken ekitaldi moduan: 30. hamarkadatik gaur egunera arte Amurrion gertatutakoak azalduko dituen dantza eta antzerki emanaldia. Herrian egondako dantza talde eta pertsonaia ezberdinak agertuko dira bertan.

Aurten bere 30. urteurrena ospatzen ari da Aiara Dantza Taldea eta oso ikuskizun berezia prestatu dute azken ekitaldi moduan: 30. hamarkadatik gaur egunera arte Amurrion gertatutakoak azalduko dituen dantza eta antzerki emanaldia. Herrian egondako dantza talde eta pertsonaia ezberdinak agertuko dira bertan.

Ikuskizuna Amurrio Antzokian eskainiko da eta ikusteko bi aukera izango dira, azaroaren 29an izango da lehenengoa, arratsaldeko 20:00etan eta hilaren 30ean, 19:00etan, bigarrena. Sarrerak Amurrioko Kultura Etxean eskuratu ahal izango dira, ohiko ordutegian.

Uruñuela konpositorearen garaiak, frankismoa eta trantsizioaren une latzak eta egungo loraldia

Emanaldia lau eszenaz osaturik egongo da eta honako hau da haietako bakoitzean kontatuko denaren laburpena: 

30. hamarkada

Antolatzaileek azaldu dutenez, dantza talde ezberdinak egon ziren garai horretan Amurrio inguruetan, Larrinbe, Amurrioko Batzokiko edo Baranbioko taldeak esaterako. Azken honen sortzailea José Tomás Uruñuela konpositorea izan omen zen. Gasteizen sortua bazen ere, Baranbion eman zituen bere bizitzako hainbat urte. Uruñuelarena da gaur egun askotan dantzatzen den Kontrapasaren musika ere. Hau guztia jasoko da lehenengo eszenan.

Frankismoa

1936. urtea iritsi eta Francok estatu kolpea eman zuen Espainian. Gerra bizi behar izan zen Euskal Herrian ere eta hamaika desagertu, hildako eta zauritu ekarri zituen horrek. Honekin batera errepresioa heldu zen: euskal nortasuna zapaldu eta ikurrak debekatu zituzten. Emanaldian azalduko denez, Amurrion sortu zen Dantza Lagunak taldeak ere bizi behar izan zituen errepresioaren ondorioak. 

Trantsizioa

Frankismo ondorengo garaia ere gogorra izan zen. Ipar Euskal Herrian ordea bestelakoa zen egoera, euskal nortasuna ez baitzen hain zapaldua izan. Emanaldian azalduko denez, handik ekartzen zituzten askok Hego Euskal Herrian debekatutako hainbat gauza: Ez Dok Amairu musika taldearen biniloak edo ikurrinak esaterako.

Gaur eguna

Ikuskizunaren azken eszena gaur egunean oinarrituko da. Aiara Dantza Taldearen oraina zein den ikusi ahal izango da, baita Euskal Herriko dantza aberastasuna ere. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide