Udalak sentsibilizazio gutunak bidali die txakurren jabeei

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa 2014ko urr. 20a, 08:03

Udalak jabeei informazio gutunak bidali die udalerrian modu adiskidetsuan bizi daitezen txakurrak, txakurren jabeak eta gaineko herritarrak. Bertan, jakinarazpen zehatzak agertzen dira, hala nola, gorozkiak jasotzearen garrantzia eta beharrizana, bai eta aske uzteko prestatuta ez dauden lekuetan sokarekin lotuta eramateko beharrizana.

Udalak jabeei informazio gutunak bidali die udalerrian modu adiskidetsuan bizi daitezen txakurrak, txakurren jabeak eta gaineko herritarrak. Bertan, jakinarazpen zehatzak agertzen dira, hala nola, gorozkiak jasotzearen garrantzia eta beharrizana, bai eta aske uzteko prestatuta ez dauden lekuetan sokarekin lotuta eramateko beharrizana.

Gero eta ohikoagoa da txakurrak pisuetan eta eremu kolektiboetan egotea, eta kopuruak gora egite horrek elkarbizitza bestelakoa izatea ere ekarri du. Horregatik guztiagatik Udalak etengabe ari dela txakurrekin loturiko buruzko kexak jasotzen adierazi du, batez ere bi gaiei loturikoak dira: alde batetik, herri bidean txakurren gorozkiak daudelako, eta bestetik, txakurrak aske ibiltzeko prestatutako zonaldeak eta ordutegiak ez direlako errespetatzen.

Gauzak horrela, Udalak gutun bat bidali die txakurren jabeei gogorarazten hainbat arrazoirengatik derrigorrezkoa dela animalien gorozkiak jasotzea, izan ere, gorozkiak dira txakurren artean gaixotasunak kutsatzeko iturri nagusia eta gizakiei eragiten dieten zenbait gaixotasunen transmisio bide ere dira.

Gainera, espaloietan utzitako txakurren gorozkiak zapaltzeak laprast eginarazi eta jaustea eragin dezake.

Aske ibiltzeko guneak

Bestalde, gutunean txakurrak aske ibiltzeko prestatutako gunean eta ordutegiak betetzea garrantzitsua dela gogorarazi dute.

Horrela, herrian aisialdirako 10 gune daude prestatuta batzuek ordutegi zehatza dute, eta bertan aske egon daitezke txakurrak. Guneak San Roque beheko zonaldean; Nerbioi ibaiko ezkerraldeko ibaiertzean, Ituarte urbanizazioan eta Maskuribai poligonoaren ondoan; Mendigorrin; Gernikako Arbola kalearen ondoko gune berdean; Nerbioi ibaiertzeko gune berdean, Abiagabarrin; Hilerriko parkean; Landaburun; Ayala etorbidea kalearen atzealdean; eta RENFE geltokiko plazan daude.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide