Amurrioko II. Mendi Duatloia izango da igandean

Erabiltzailearen aurpegia Jonatan Moreno 2014ko urr. 16a, 12:04

Amurrioko “Kuskumendi MBT” mendi bizikleta taldeak II. Mendi duatloia antolatu du datorren igandea urriaren 19ean.

Proba kiroldegiaren ondoan hasiko da, irteera goizeko 11etan izango delarik. Hiru sektoreko lasterketa da, lehenengoa, mendi lasterketa izango da, 6 kilometrotako ibilibidea.

Ondoren, parte-hartzaileek mendi bizikleta hartuko dute eta zirkuito bati bi buelta emango diote 16 kilometrotako ibilbidea eginez.

Azkenengo sektorea mendian izango da berriz, 3kilometrotako zirkuito bat betez.

Amurrioko “Kuskumendi MBT” mendi bizikleta taldeak II. Mendi duatloia antolatu du datorren igandea urriaren 19ean.

Proba kiroldegiaren ondoan hasiko da, irteera goizeko 11etan izango delarik. Hiru sektoreko lasterketa da, lehenengoa, mendi lasterketa izango da, 6 kilometrotako ibilibidea.

Ondoren, parte-hartzaileek mendi bizikleta hartuko dute eta zirkuito bati bi buelta emango diote 16 kilometrotako ibilbidea eginez.

Azkenengo sektorea mendian izango da berriz, 3kilometrotako zirkuito bat betez.

Lasterketa Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuitoaren barruan dago, orotara 13 proba dira.

Mendi duatloi zirkuitoaren helburuen artean, Euskara bultzatzea eta mendi kirol ezberdinak bultzazea daude.

Proba lehiakorra da baina helburua korrikalari herritarren partaidetza bultzatu nahi du, horregatik ibilbide laburrak egiten dira eta antolakuntzaren aldetik, kirolari horien parte hartzea bultzatzen da.

 

Kuskumendi taldeak antolatzen du II. edizioa

Aurten II. Edizioa izango da Amurrion . Lehenengo edizioa 2012an izan zelarik.

Antolakuntza lanetan “Kuskumendi MBT” kirol talde berria dago. Talde horrek, mendi bizikletarekin lotutako ekimenak bultzatu nahi ditu Amurrion eta inguruetan.

Laster, bere lehenengo batzar irekia deituko du. Amurrioko herritarrek nahi izanez gero, taldeari batzeko eta datorren urterako plangintza egiteko.

Era berean, taldeak eskertu nahi du, babesle eta boluntarioen laguntza, bereziki, Tubos Reunidos eta Amurrioko Udalari, emandako laguntzagatik eta era berean, azkenengo asteetan eta froga egunean bertan lagunduko duten boluntario guztiei, hauen laguntzarik gabe ez litzateke egingo froga eta.

Datorren igandean parte-hartzaile zein ikusle moduan hurbiltzera gonbidatzen ditu taldeak amurrioar eta aiaraldear guztioi.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide