Epaimahai batek “San Anton Plazako Estalkia” lehiaketan “Pascual y Sedano” arkitektoen taldearen Alde Batera izeneko proiektua aukeratu ondoren, Udalak herritarren artean ezagutaraztea nahiko luke. Horretako bi hitzaldi izango dira San Anton baselizan urriak 15ean eta 22an hurrenez hurren.
65 proiektu aurkeztu ondoren, epaimahaiak horietatik bost aukeratu zituen, eta herritarrek horietatik gustukoen zutena zein zen adierazteko aukera izan zuten. Hala eta guztiz ere, epaimahaiak aukeratu zuen proiektua ez zen herritarrek aukeratu zutena eta Josune Irabien Alkate Andereak dionez prentsa ohar baten bidez, “Plaza honek Amurriorentzat duen garrantzi eta esanahia dela eta, interesgarritzat jotzen dira prestatutako bi saioak; beraz, herritarrei parte-hartzera gonbidatzen zaie”.
Horrela, urriaren 15ean Juanjo Hidalgo historialariak, kokapen horren esanahi historikoaz hitz egingo du, eta urriaren 22an, “Pascual y Sedano” arkitektoen taldeak eta diseinu honen egileak, proiektua azalduko dute.