Sestaon atxilotu ditu Ertzaintzak lau gazte Amurrioko botika batean lapurtzeagatik. Hedabideek zabaldu dutenez lapurketa atzo, ostirala, izan da gaueko 01:00etan.
Poliziak botikaren alarma dela eta hurbildu dira eta pertsiana apurtuta zegoela ikusi dute. Lapurrek kutxan zegoen dirua hartu dute, gehienbat txanponak.
Horren ostean ertzainek ikerketa abiatu dute eta auto susmagarri bat identifikatu dute.
Geroago Sestaoko Ertzaintzak autoa atzeman du. Lau gazte atxilotu dituzte. Gazteenak 19 urte ditu eta nagusienak 23. Gainera, horietako hiruk aurrekariak dituzte. Gazteei poltsa bat topatu diete txanponez beterik.
Ertzaintzak jakinarazi du atxilotuetako bik irailean ere atzeman zituztela delitu bera egotziz. Poliziak Ezkerraldeko farmazia gehiagotan lapurtzea leporatu die, baina oraindik ikertzen daude.