Bihar (urriaren 11n) izango da emanaldia, Bilboko Campos Eliseos antzezlekuan
Luis Vil musikari eta zinemagile amurrioarrak Leopoldo Maria Panero artistaren poesia musikatua joko du Izar&Star pop-rock zikloan. Zikloari hasiera emango dio Vilen emanaldiak. Bilboko Campos Eliseos antzezlekuan izango da zita, bihar (urriaren 11n), 20:30ean. Luis Vilek “La mala crianza” taldearekin joko du, zeinetan Igor Arzuaga musikari aretarra ere dabilen. Leopoldo Maria Panero olerkari, entsegu egile eta aktorea iragan martxoaren 6an hil zen.
Izar&Starren V. edizioa izango da. SGAE fundazioak antolatzen du zikloa, inguruko pop-rock taldeak ezagutzera emateko xedearekin. Musika zikloaren lehen fasea urtarrilera arte luzatuko da, eta orotara zazpi emanaldi egongo dira, eta horietako bost Campos Eliseos antzezlekuan izango dira.