Urriko larunbatak antzerki amateurra ikusten igarotzeko aukera egongo da Amurrioko Antzokian, Aimara antzerki taldeak III. Antzerki amateur erakustaldia prestatu baitu. Proposamena azaroan ere luzatuko da.
Lau zita izango ditu erakustaldiak. Lehen hitzordua urriaren 11n izango da, Antifaz taldearen “Como decirle que no la amo... pero la quiero” lanarekin. Hurrengo asteburuan, hilaren 18an, Banarte taldearen txanda iritsiko da, “Guernica 1913” lanarekin. XX. Mendeko hasieran gertatutako greban girotuta dagoen antzezlanak pare bat sari lortu ditu. Gero, urriaren 25ean “Torito ¡bravo!” antzezlana taularatuko dute El Duende-ko kideek. Bukatzeko, “Yo soy la revolución” antzezlana ikusteko aukera egongo da.
Emanaldi guztiak 20:00etan izango dira eta sarrerek 4 euro balioko dute.