Udalak bigarren urtez OHZ (Ondasun Higiezinen gaineko Zerga) eta Zirkulazio Zerga izoztuko ditu 2015. urterako, baina ondasun berezietarako eguneratzea egongo da. Neurriak udalbatzan adostu dira eta alderdi guztiek baiezkoa eman dute.
Horrela, Josune Irabien alkatearen esanetan “eraikinek orain dela lau edo bost urte balio zutena baino gutxiago balio dute”, eta egungo krisi egoera dela eta zergak igotzea ez duela justifikaziorik adierazi zuen. Udalak dio izozketa horiek diru-sartzeetan ondorio batzuk ekarriko dituela baina kalitatezko zerbitzuak eskaintzeko eginbeharreko egokitzeak egingo dituela azpimarratu du.