Urtero legez, Mendiko Lagunak mendi taldeak Gorobel mendizerran dagoen Goizale aterpeko urteurrena ospatu du larunbat honetan. Jarduera honetan parte hartu nahi duten mendizeleek goizeko 9:30etan Lendoño Goiko herritik irtengo dira aterperuntz. Goizeko 11etan talde argazkia egingo dute Tologorriko gailurrean eta jarraian aterpera bueltatuko dira herri bazkaria 14:30ak aldera izango baita.
Egun honetan finalisten lehiaketa egiten da. Urtean zehar mendi taldeko hainbat mendizalek dozenaka mendi igotzen dituzte Euskal Herri osoan zehar, baita Pirinio eta beztelako hainbat mendizerretan. Egun honetan mendi taldeko mendizale aktiboenei omenaldi txikitxo bat egiten zai ohitura moduan.
Goizale aterpea 1963. urtean hasi zen egiten. Mendi taldeko kideek eraikitzen joan ziren eta 1968. urtean amaitutzat eman zuten. Gaur egun, urriaren hasieran bazkideen artean arrakastatsua den jaia ospatzen da.
Bien bitartean, kurtso berriari ekin dio Amurrioko mendi taldeak eta datorren Azaroaren 2an arrakastatsua den Gorobel Ibilaldiaren txanda izango da. Azaroan zehar Mendi eta Naturari buruzko jardunaldiak egingo dira eta abenduaren 13an Errioxar Arabarrera, upategi batean bazkaltzen amaitzen den irteera. Abenduaren 31n urtearen agurra Tologorrin egingo dute, azken urteotan bezala.