“Boris Izagirrek ere telebista saio ezagun batean jantzi zituen gure alpargatak ”

Txabi Alvarado Bañares 2014ko urr. 5a, 17:49

GUILLERMO BASTERRA (Bilbo, 1966) eta ELIXABETE IDOIAGA (Bilbo, 1962) Amurrion dute KAMALEONIK egitasmoaren operazio-zentroa. Diseinuzko alpargatak egin eta mundu osoan zehar saltzen dituzte.   

Zergatik alpargata?

GUILLERMO BASTERRA (Bilbo, 1966) eta ELIXABETE IDOIAGA (Bilbo, 1962) Amurrion dute KAMALEONIK egitasmoaren operazio-zentroa. Diseinuzko alpargatak egin eta mundu osoan zehar saltzen dituzte.   

Zergatik alpargata?

E.I: Alpargatak gustatzen zaizkigu, beti izan ditugu gustuko. Baina ikusi genuen ez zeudela guri gustatzen zitzaizkigun diseinu eta erosotasun ezaugarriak eskaintzen zituzten alpargata askorik. Eta orduan hasi ginen pentsatzen: zergatik ez dugu gustukoak izango ditugun alpargata batzuk egiten, materialak eta diseinua apur bat berrituaz? Eta hala sortu ze ideia.

Kasualitatez “Españoles en el mundo” telebista saioaren atal bat ikusi genuen zeinetan pertsona batzuk Los Angeles-eko “Urrezko miliatik” zihoazen eta denda batean hemen 6 euro balio duten alpargata arrunt batzuk 200 dolare baino gehiagogatik saltzen zirela ikusten zen. Momentu horretan i8kusi genuen halako alpargata bat 200 dolarerengatik saltzen bazen, diseinuzko batzuk egiten bagenituen gutxienez prezio horretara saltzeko aukera izango genuela.

Handik justo aste batera Alicanteko oinetakoen material azoka batera joateko aukera izan genuen eta han hasi ginen sektorearekin kontaktatzen. Materialak eskuratuta, fabrikatzaileen bila joan ginen. Hori 2012an izan zen.

Nolakoa izan da hasierako ideia horretatik gaur egun arte egin duzuen ibilbidea?

G.B: Ezagutzen ez genuen eta berrikuntzekiko oso abegikorra ez den sektore batean sartu ginen. Guk material zehatz batekin eginiko oin-zolak nahi genituen, oinak ondo transpiratu zezan. Halako kontuak ez zituzten begi onez ikusten, eta sarritan gutaz apur bat barreka bukatzen zuten. Gaur egun, berriz, kopiatzen ari gaituzte.

Beste gauza bat nahi genuela gure produktua ahalik eta tokikoena izatea zen. Hurbileko lekuetan eginiko materialak nahi genituen, lan-baldintza justuetan ekoiztutakoak. Hala, zapata kutxa Amoroton ekoiztutakoak da, zapatekin batera datorren jutezko poltsa Bilboko Alde Zaharrean josia dago... hori da gure filosofia. Ez dugu, moda munduan ohikoa den bezala, erabili eta botatzeko produktu bat egin nahi. Jendeak esaten digu gure oinetakoak garestiak direla. Baina guk erantzuten diegu: zenbat irauten du? Nola egina dago?

Nolakoa da diseinuzko alpargata bat sortzearen prozesua?

E.I: Modeloaren diseinua ikusten dugu lehenbizi. Materialak hautatzen ditugu gero. Horretarako modako tendetzien berri izan behar dugu, baina ez ditugu ezta asko jarraitzen. Patroiak egiten ditugu eta gero pieza guztiak fabrikara bidaltzen dituzu bertan josi ditzaten.

Eta prozesuan aldaketarik egin duzue urte hauetan zehar?

E.I: Bai. Hasieran denek egiten zuten barre oin-zola bikoitzak nahi genituela esaten genuenean. Orain denek erabiltzen dituzte zola hauek, beste erakusleihoren batean ere ikusi daitezke gurearen kopiak. Bazegoen jendea gure alpargaten argazki batekin, alpagargatekin eta alpargaten oihalarekin zioazela dendetara halako bat fabrikatzeko eskatzen. Denda frantsesez edota El Corte Inglesen bezero handiez ari naiz. Gauzak hala, aurten guik geuk diseinatu ditugu alpargaten oihalak, kopiatzera bazioazen, apur bat ehiago kosta ziezaieten.

Non topatu daiteke zuen alpargatak jantzita daramatzaten pertsonak?

E.I: Asian, bereziki. Gure asmo lehen momentutik izan da nazioartera zabaltzea. Hemen jendeak ez du alpargata on bat baloratzen, lan egiteko edo hondartzara joateko oinetako gisa ikuste duelako. Hasi ginen momentuan gure ekoizpena New Yorken erakusteko aukera suertatu zitzaigun. Pop up (behin-behineko denda) batera joan ginen, Brooklyng auzoan, Espainiako beste lau markekin batera. Pop-up-aren arduradunak bertan geuden markak hirian egingo zen azoka batera aurkeztu gintuen, eta gu izan ginen hautatuak azokan parte hartzeko. Eta hala bertaratu ginen, antolakuntzak gonbidaturik, 6000 dolar baino gehiago balio dituen azoka batera. Hor hasi ginen kontaktuak egiten. Asia aldeko jendearekin hainbat kontaktu egin genituen, eta baita Amerikako zenbaitekin ere. Ondoren Los Angeles-ko beste azoka batera gonbidatu gintuzten. Parisera joan ginen gero, eta hor hasi ginen lehen salmentak egiten: Japonera, Hego Koreara, Libanora, Italiara, Frantziara eta Greziara. Baina salmentaren gehiengoa lehen bi herrialdeetara egin genuen.

Zer dela eta?

E.I: Gauzen balioa ulertzen dutelako. Oso zorrotzak dira. Eskuz eginikoak eta naturalak diren kalitatezko produktuak gogoko dituzte. Gainera, izan genezakeen merkaturik onena da, hoberen ordaintzen dutenak direlako.

Laster Parisera joatekoak zarete berriro, ze asmo dituzue etorkizunari begira?

G.B: Datorren urtean Japonen posizionatzeko hasiko gara lanean, bertako kultura oso ondo ezagutzen duen enpresa baten eskutik.

E.I: Alpargatak euririk egiten ez duen momentuetan erabiltzeko oinetakoak direnez, gure beste ideietako bat euri askorik egiten ez duen lekuetan dendak zabaltzen hastea da: Estatu Batuetako mendebaldeko kostaldean, Floridako ekialdeko kostaldean...

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide