IkasLan Arabak Lehen Aukera proiektua jarri du martxan. Horren bidez, 16 eta 30 urte bitarteko gazteei lan-eskuratzea erraztea bilatzen dute. Proiektuak gazteak kontratatuko dituzten enpresei laguntza ekonomikoa emango die, aukera aniztasuna suspertuz.
Aukeraz baliatu ahal izateko, 25 urte baino gutxiago duten herritarrak, nahiz 30 urte artean ezgaitasunak dituztenak, Gazte Bermerako Sisteman apuntatuta egon beharko dira. Horretaz gain, lan bakoitzerako beharrezkoa den titulazioa eskatuko da. Guztira 4.999.276 euro bideratuko dira proiekturako. Enpresa bakoitzak kontratatutako gazteari ordaindutako soldataren araberako diru-laguntza jasoko du; 2450 eta 3620 euro artekoa. Kontratuak, praktiketakoa izango dena, gutxienez 6 hilabete iraungo ditu, 12 hilabetera luzatzeko aukerarekin.
Enpresek urriaren 3rarte izango dute proiektuaz baliatzeko aukera. Era berean, kontratu berriak azaroaren 21a baino lehenago sinatu beharko dituzte.