Amurrioko erdigunean dagoen gasolindegiaren baimena iraungi da. Ondorioz, lursaila hustu beharko du gasolindegia kudeatzen duen enpresak, lur publiko horri kutsadura kentzeko eta bere kalitatea bermatzeko.
Hala ere, udalak ez du nahi gasolindegiak sortzen dituen lanpostuak eta ematen duen zerbitzua galtzea. Horretarako Arabako Foru Aldundiarekin eta enpresarekin negoziatu nahi du kokapen berria.
Akordioa urtea bukatu baino lehen gauzatu beharko da, bestela aurrerapausorik eman ezean udalak gasolindegiaren kudeatzaileei eskatuko die egungo kokapena uzteko.
Gasolindegia orain dagoen lekutik kentzeko erabakia 2009an hartu zuten, alderdi guztien akordioaren bitartez. Esleipena urte horretan bukatu zen eta epaiketara jo eta gero ebazpena plazaratu dute udalari arrazoia emanez.
114.244 euro likidatu dio enpresak udalari
Nahiz eta 2009an baimena bukatu, jarduera izan du gasolindegiak eta hori dela eta 114.244 euro likidatu dizkio enpresak udalari, araudia jarraituz.