IV. Berdintasun Plana diagnosi-fasean dago eta hori dela eta, Udaleko Berdintasun eta Gizarte Parte Hartze sailek herritarren iritzia jakin nahi dute. Horrela, eta lehentasuna duten eremuak zehazteko, informazioa batu nahi dute hainbat egun eta modu desberdinetan jendeari galdetuz.
Alde batetik, irailaren 18tik 30era bai webgunean zein paperean erantzuteko inkesta egongo da. Azken hori Bañueta Kiroldegian, Liburutegian, Udaletxean eta Musika Eskolan aurkitu ahal izango da postontzi batzuekin batera.
Bestetik, irailaren 24ean Bañueta Kiroldegian kale inkestak egingo dira 18:00etatik 19:30etara, 25ean ordu berean udalerri osotik eta 26an San Anton plazan egiten den azokan goiz osoan zehar.
Bestalde, irailaren 23an 19:00etan Katekesian etorkizunean berdintasun planean jorratu nahi diren gaiei buruzko eztabaida irekia egongo da. Bertan, haurtzaindegi zerbitzua egongo da aurretik parte-hartzaileek abisatuz gero.
IV. Berdintasun Plana bukatzeko partaidetza deialdiak egongo dira urte osoan eta informazioa edo iritzia eman nahi duenak raquilar@amurrio.org helbidera idatzi edota 945 891161 telefonora deitu dezake.