Toponimiaren “bide labainkorretan” ibiltzeko Kongresua Amurrion

Erredakzioa 2014ko ira. 22a, 13:34

Urriaren 3tik 4ra bitartean ospatuko da I. Onomastika Kongresua Amurrion, Aztarna elkartearen eta Eusko Ikaskuntzaren eskutik. Aiaraldeko zein beste zonalde batzuetako toponimia izango dute hizpide, hamar hitzalditan zehar. Izen ematea datorren irailaren 30era arte dago zabalik.  

Izen propioak aztertzen dituen diziplina da onomastika, eta toponimia da bere adarretako bat: lekuen izenak aztergai dituen adarra. Baina adar labainkorra da toponimiarena. Hori uste dute behintzat Amurrioko Aztarna elkarteko kideek.

Urriaren 3tik 4ra bitartean ospatuko da I. Onomastika Kongresua Amurrion, Aztarna elkartearen eta Eusko Ikaskuntzaren eskutik. Aiaraldeko zein beste zonalde batzuetako toponimia izango dute hizpide, hamar hitzalditan zehar. Izen ematea datorren irailaren 30era arte dago zabalik.  

Izen propioak aztertzen dituen diziplina da onomastika, eta toponimia da bere adarretako bat: lekuen izenak aztergai dituen adarra. Baina adar labainkorra da toponimiarena. Hori uste dute behintzat Amurrioko Aztarna elkarteko kideek. Hori baita Eusko Ikaskuntzarekin batera antolatu duten I. Onomastika Kongresuari jarri dioten azpititulua: Toponimia, bide labainkorrak.

Izan ere, toponimiaren inguruan hitz egitean “inork ezin du ziur esan gauza bat modu batean edo beste batean dela”, Aztarna elkarteko kide den Luiso Lopezen hitzetan, “iritziak askotan oso ezberdinak dira, eta horregatik dira labainkorrak, denok dugu labaintzeko arriskua”.
Lopezek gaineratu du ugariak direla eskualdeko elkarteek tokiko toponimiaren inguruan egin dituzten lan eta ikerketak. “Orozko, Laudio, Aiara eta Amurrioko mapa toponimikoak aurkeztu dira azken urte hauetan”, zehaztu du. Dena den, kongresua ez da Aiaraldeko toponimiara mugatuko. Arabar Errioxako euskal toponimia, landare eta toki izenak eta bestelako gaiak izango dituzte hizpide, hamar hitzalditan.“Hizlari arabar, bizkaitar zein gipuzkoarrak bertaratuko dira”, aurreratu du Lopezek.

Hala ere, hitzaldi horien artean badaude Aiaraldeko toponimia jorratuko dutenak ere. Jose Santos De la iglesia Ugartek eskainiko duena azpimarratu du Lopezek. Itxinako toponimiaren inguruan mintzatuko da De la iglesia, duela urte batzuk egin zuen zonalde horretako mapa toponimikoa hizpide hartuta. “Bera Itxinara iritsi zenean ez zuen ez lekua ez bertoko izenik ezagutzen”, azaldu du Lopezek, “bertako artzain batekin elkartu zen eta urte batzuk igaro zituen berarekin igandero biltzen. Hala osatu zuen mapa, ez zuen inondik kopiatu”.

Jende asko espero ez
Urriaren 3tik 4ra bitartean ospatuko dute kongresua, Amurrioko Refor eraikinean. Lopezek aitortu du ez dutela jende asko bertaratzea espero. “Jende asko etortzeko beste mota bateko hitzaldiak antolatu beharko genituzke”. Gauzak hala, dozena bat pertsona inguru bertaratzea aurreikusi dute, eta bai espero dutena zera da: urteetan zehar Aiaraldeko toponimia aztertzen egon diren herritarrek parte hartzea.
Kongresua, baina, edonori irekia dago. Kongresura bertaratu nahi duenak 10 euro sartu beharko ditu ondorengo kontu korrontean irailaren 30a baino lehen: 2095-3258-23-1095172861 (Kutxabank). 5 euro gehiago ordainduta larunbat eguerdian egingo den bazkarian parte hartzeko aukera dago. Leku kopurua, baina, mugatua dela ohartarazi dute Aztarnako kideek.
Lopezek aitortu du “erronka handia” izan dela kongresua antolatzea, eta azpimarratu du inguruan antolatzen den lehenengotarikoa dela.

Aldizkariaren ale berria, kalean
Indartsu hasi du ikasturte berria Aztarna elkarteak. Kongresua antolatzeaz gain, bere aldizkariaren 45. alea kaleratu baitu berriki. Ohikoan bezala, elkarteko kide zein kolaboratzaileek Amurrio zein eskualdeko historia eta etnografiaren inguruan idatzitako artikuluez osatua dago argitalpena. Baina ale berriak badauka berezitasun bat: Aiara, Urduña, Orozko eta Urduñako zenbait txokoren ilustrazio zaharren bilduma.
Urtea aldizkariaren 46. alea argitaratzen bukatu nahiko lukete Aztarnako kideek, baina diru faltak asmo hori toponimia bera baino labainkorrago bilakatzen du, Lopezen esanetan.

Kongresua, hitzaldiz-hitzaldi

URRIAK 3, LARUNBATA
17:00 Kongresuaren irekiera

17:15 “La topografia de Angulo y Ayala en el siglo IX” David Peterson, EHU

18:00 “El alavés en La Demanda” Rufino Gomez Villar, IES La Laboral

18:45 Atsedenaldia

19:15 “El mapa toponímico de Amurrio: 5 lugares,  10 denominaciones”  Salvador Velilla, Aztarna elkartea

URRIAK 4, LARUNBATA
10:00 “El historiador frente a la toponimia. El caso de Orduña”. José Ignacio SALAZAR ARETXALDE, Santurtziko Udala

10:40 Euskal toponomastika ofizialaren arazo eta sasi-arazoak. Ander Ros, Belautepien Dokumentazio Zentroa

11:20 Landare eta toki izenak. Manuel Ruiz Urrestarazu, mendi ingeniaria

12:00 Atsedenaldia

12:30 Komunikazioa: Euskal Toponimia Arabar Errioxan Miguel Gonzalez Larraina, AFA/DFA

12:45 “Itxina, los nombres de la niebla” José Santos De la iglesia Ugarte

13:15 “Manifiesto de Aiara - Ayala”, Ramón Zurimendi, Aztarna

13:50 Eztabaida eta galdera txanda Ander Iturbe, Amurrioko Udala

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide