Azaroan epaituko dute Parisen Aletxu Zobaran

Azaroaren 20 eta 21ean epaituko dute Aletxu Zobaran aiaraldearra epaitegi zentzatzaile bidez. Epaiketa Parisen izango da eta familia eta lagunarteko kideek adierazi digutenez, fiskalaren eskaera bista hasten denean ezagutuko da.

Printzipioz hamar urtetik beherako zigor eskaera aurreikusten dute, izan ere, zuzenbide penalak ez bezala, zentzabidez eginiko epaiketek gehienezko hamar urteko zigorra baitute.

Hiru urte eta erditik gora daramatza Lyon-Corbaseko espetxean, 2011ko martxoan Belgikatik gertu dagoen Willemcourt herrian frantziar poliziak beste hiru ustezko ETAko kideekin batera atzeman zuenetik. Bertan diren euskal presoek, hainbatetan salatu izan dute kartzelazainen aldetik izandako probokazioa eta pairatutako egoera.

Lagunarteak adierazi duenez "Aletxu etxetik 1000 kilometro baino gehiagora dago espetxeratua" eta urrunketaren "ondorio latzak" nabarmendu dituzte, duela astebete eskas "preso baten senideek errepidean izandako istripu larria" kasu.

Hori dela eta, epaiketara gerturatzeko deia ere zabaldu dute, izena ematen duen jendearen arabera autobus edo furgonetetan joango litzateke; irteera azaroaren 19an eta itzulera 21 edo 22an litzatekeelarik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide