Artzain Egunaren XXI. Edizioa ospatuko da igandean

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa 2014ko ira. 17a, 08:17

Artzain Eguna artzainek egiten duten lana omentzeko eta nekazaritza eta abeltzaintza ere bultzatzeko jaia da. Horrela, artzaintzaren munduarekin lotutako jarduera ugari eskainiko dira irailaren 21ean, igandea, goizeko 10:00etatik hasita Artzain txakurren txapelketa bukatu arte.

Guztira, hiru txapelketa egongo dira: Ardi Latxaren Herrialde Arteko XXI. Txapelketa eta Idiazabal Jatorri Izeneko Ardi-Gazta VIII. Txapelketa 10:00etan hasiko dira eta Artzain Txakurren XVI: Txapelketa 18:00etan.

Bestalde, artzainek gazta egiteko erabiltzen duten prozesuaren erakustaldia egongo da, ardiei ilea mozteko teknikak erakutsiko dituzte eta artzain-produktuak dastatu eta erosi ahal izango dira.

Gainera, urtero bezala Arabako artzainei omenaldia egingo zaie eta aurten Araiako Maribel Saez de Zuazola, Inosoko Jose Luis Ortueta eta Amurrioko Begoña Menoyo omenduko dituzte “bizitza osoan egindako lanagatik”.

Artzain Eguna orain dela 21 urte sortu zen ardi latxaren artzaintza jendeari ezagutarazteko eta artzainek egiten duten lana omentzeko asmoz, azken hauek egiten dituzten produktuak zabalduz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide