Amurrioko Bañueta Udal Kiroldegiak bazkide berriak erakarri nahi ditu, eta bide horretan, bada, matrikula dohainik egiteko kanpaina abiatu du. Horrek zera esan nahi du: irailaren 1etik 30era bitartean kiroldegiko bazkide egiten direnei, ez diela matrikula kobratuko. Kanpaina hau Amurrioko herritarrei ez eze, inguruko edozein herrietako bizilagunei ere zuzenduta dago.
Kanpaina honetan parte hartu ahal izateko baldintzak hauek dira: sei hilabetez jarraian, gutxienez, kiroldegiko bazkide izateko konpromisoa hartzea (2015eko otsailera arte, beraz, eta hil hori barne); hileroko kuotak ordaintzea eta aurretik ordaindu gabeko kuotarik ez izatea.
Aurretik bazkide izandakoek kiroldegira joan eta alta-eskaera sinatu beharko dute, besterik ez. Sekula bazkide izan ez direnek, berriz, inskripzio-fitxa bete beharko dute, eta harekin batera argazki bat eraman.
Udal Kiroldegiko bazkide izateak honako abantaila hauek ditu:
- Kiroldegiko instalazio guzti-guztiak erabiltzeko aukera.
- Urtarriletik bazkide izanez gero, Amurrioko udako igerilekuetara doan sartzeko aukera.
- Kiroldegian ematen diren ikastaro guztietan deskontua.
- Lehentasuna edukitzea ikastaroetan izena emateko orduan eta squash eta kirol pistak erreserbatzeko orduan.
- Doan sartu ahal izatea herri hauetako kiroldegietara: Tolosa, Hondarribia, Villabona, Lizarra eta Caparroso.
Informazio gehiago nahi izanez gero, galdetu kiroldegian (Tel.: 945 393 642).