“Jaengoa afizio bereko jende berria ezagutzeko aukera polita izan da”

Aitor Aspuru Saez 2014ko ira. 10a, 08:43

LUISA IBARROLAk (Saratxo, 2000) zortzigarren postua eskuratzea lortu zuen uztailean Jaenen egindako Espainiako eskolarteko txirrindulari txapelketan. 

Duela gutxi emaitza oso onak lortu dituzu Jaenen, ezta?
Esperientzia izugarria eta ahaztezina izan da. Jaengoa jende berria ezagutzeko aukera polita izan da, afizio berdinekoa eta Espainia osoko herri eta hirietakoak.

Espainiako txapelketa bat ez da egunero gertatzen, aukera aprobetxatu eta asteburu ikaragarria pasatu dut.

Nola hasi zinen txirrindularitzan?
Duela lau urte. Nire lagun bat txirrindularia zen eta beti hitz egiten zuen horren inguruan.
Nire urtebetetzea ailegatu zenean nire gurasoei bizikleta bat oparitzea proposatu nien. Hurrengo astean karrera batean aritu nintzen.

Zer da gehien gustatzen zaizuna?
Gehien gustatzen zaidana taldean eta karreretan egiten den harremana da, taldearekin egindako entrenamenduak... Oso eroso egoten naiz talde gehienarekin.

Zein da zure taldea eta zer suposatzen du horrek entrenatzeko?
Amurrioko txirrindularitza eskolan ibiltzen naiz. Ia entrenamendu guztietara joaten naiz. Astearteetan talde guztia biltzen gara elkarrekin entrenatzeko eta ostegunetan alebinak eta infantilak egoten gara kilometro gehiago egiteko.

Lortutako emaitzekin zein da zure etorkizuna epe motzean?
Denboraldi honetako azkenengo karrerak bukatzea eta segidan ziklokroseko karrerekin hastea.

Eta epe luzera, helbururik jarri diozu zeure buruari?
Denborarekin egunero-egunero hobetzea eta emaitza hobeak lortzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide