Deguisako langileek greba mugagabea abiatu dute

Saratxon kokatuta dago Deguisa lantegia, erregogorren inguruan aritzen da eta hainbat aplikazio industrialetarako produktuak ekoizten ditu. Hitzarmen kolektiboko epea gaindituko dute aurten eta hori dela eta, enpresa eta langileen ordezkariek negoziaketak abiatu zituzten; momentuz adostasunik lortu ez dela eta, irailaren 2tik aurrera greba mugagabea abiatu dute bertako langileek.

Saratxon kokatuta dago Deguisa lantegia, erregogorren inguruan aritzen da eta hainbat aplikazio industrialetarako produktuak ekoizten ditu. Hitzarmen kolektiboko epea gaindituko dute aurten eta hori dela eta, enpresa eta langileen ordezkariek negoziaketak abiatu zituzten; momentuz adostasunik lortu ez dela eta, irailaren 2tik aurrera greba mugagabea abiatu dute bertako langileek.

Miguel Burdallo, enpresa-batzordeko presidentearen hitzetan, langileak 2008. urtetik soldata igoerarik gabe egon dira "galdutakoa berreskuratzeko apostua egin behar dugu" adierazi du ordezkariak. Horrekin batera ultraaktibitatea bermatzeko eskaera era luzatu du "Egungo hitzarmena abenduaren 31an amaitu eta zuzenean estatuko beira eta zeramikaren hitzarmenera pasako ginateke, %35eko diru galerarekin" gaineratu du Burdallok.

Gauzak horrela hirugarren greba eguna bete dute gaur Deguisako langileek, akordiorik lortu ezean luzatu daitekeen egoera da. "Enpresak inolako jarduerarik ez duela" nabarmendu du enpresa batzordeko presidenteak, eta langileek emandako erantzuna oso positibotzat hartu du.

Grebak aurrera jarraitzen badu ere, enpresa eta langileen ordezkarien arteko negoziaketek aurrera jarraitzen dute, azken hartu-emanetan enpresak %0.5 eta %1eko igoera eskaintzen zuen langileentzako; kontuan izan behar dugu eskala bikoitza ezarrita dagoela enpresan; langileen ordezkariek ordea, %1.5 eta %3.5eko igoera eskatzen dute.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide