Aiara Dantza Taldean izena emateko epea ireki da

Aurreko ikasturteko dantzariek gaur hasi eta irailaren 11ra bitartean eman ahal izango dute izena. Ikasle berrientzako epea,berriz, hil honetako 15ean hasi eta 30era arte luzatuko da. Horretarako, bada, ikastaro-mota bakoitzari dagokion kuota ordaindu beharko da kontu-korronte honetan: 3035 0089 140890704884 (Laboral Kutxa), dantzariaren izen-abizenak zehaztuta. Halaber, dantzari berriek “B” jarri beharko dute izenaren aurretik.

Aurreko ikasturteko dantzariek gaur hasi eta irailaren 11ra bitartean eman ahal izango dute izena. Ikasle berrientzako epea,berriz, hil honetako 15ean hasi eta 30era arte luzatuko da. Horretarako, bada, ikastaro-mota bakoitzari dagokion kuota ordaindu beharko da kontu-korronte honetan: 3035 0089 140890704884 (Laboral Kutxa), dantzariaren izen-abizenak zehaztuta. Halaber, dantzari berriek “B” jarri beharko dute izenaren aurretik.

Aurreko urteetan bezalaxe, hainbat ikastaro eskainiko ditu Aiara Dantza Taldeak. Batetik ume eta gaztetxoentzako ikastaroak eta, bestetik, helduei zuzendutakoak.

Haur eta gaztetxoentzako ikastaroak

Haur berriek bost urtetik aurrera eman ahal izango dute izena (2009an jaiotakoak), eta euren ordutegia honako hau izango da: astelehenetan eta ostiraletan 17:15etik 18:15era. Ikastaro honen prezioa 30 eurokoa da. Dantzari berriak urriaren 3an hasiko dira. Aurreko urteetako dantzariei, berriz, euren irakasleak emango die ordutegia eta, edonola ere, irailaren 12an hasiko dira.

Dantza plaza

Helduentzako talde honetan, erromerietan dantzatu ohi diren erritmoak ikasiko dira, askotan rock and rollaren moduko erritmoak baliatuz horretarako. Larunbatetan emango da ikastaroa, 13:00etatik aurrera, eta haren prezioa 20 eurokoa da. Eskolak urriko lehenengo asteburuan hasiko dira.

Helduak

Talde honetako helburu nagusia erromerietarako dantza errazak ikastea den arren, plazarako taldeko dantzak ere ikasiko dituzte ikasleek. Era berean, Aiara Dantza Taldearen emanaldieten dantzatzera ere bideratuko dira eskolak, eta nahi izanez gero, horietan parte hartzeko aukera emango zaie ikasleei. Ikastaroaren ordutegia hau izango da: asteazkenetan, 18:15etik 19:15era, eta prezioa 30 euro. Urriaren 8an hasiko dira eskolak.

Taldearekin harremanetan jartzeko, erabili helbide elektroniko hau: aiaradantzataldea@gmail.com, edo deitu telefono hauetara: 688 66 25 54 (Igone) eta 661 37 85 96 (Amaia).

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide