Sanroke errepikapena: 1976tik gastronomia euskal kulturaren gotorleku

Erredakzioa 2014ko abu. 17a, 09:07

Amurrioko Jaiek herriko mugak gainditzen dituzte azken bi egunetan. Herriko ohiko kale eta plazetatik urrundu eta kanpoaldean dauden San Roke zelaietara hurreratzen da festa.  

Amurrioko Jaiek herriko mugak gainditzen dituzte azken bi egunetan. Herriko ohiko kale eta plazetatik urrundu eta kanpoaldean dauden San Roke zelaietara hurreratzen da festa.  
Bertara igotzearen ohitura noiz sortu zen zehaztea zaila da. Ohitura zaharra izango da, kontuan hartuta bertan egiten den Bakailao Lehiaketak 38. edizioa beteko duela aurten. Tortilla txapelketak ere baditu urteak, baina denbora nahiko egon zen egin gabe, harik eta berreskuratu zuten arte, duela hamabost urte. Mendiko Lagunak da lehiaketa horiek eta San Rokeren Errepikapenaren Eguna orokorrean antolatzen dituen  elkartea. 1976an ekin zion Bakailao Txapelketa egiteari. Ekitaldi gastronomiko bat egitea baino, “mendizaletasuna eta euskal kultura” sustatzea zen lehiaketaren helburua, mendi taldeko kide den Patri Aldamaren arabera. Gauzak hala, Franco hil osteko urte horietan Egan bezalako taldeen kontzertuak antolatu zituztela oroitu du Aldamak.

Helburu berdinak

Ordutik hona euri asko egin du: San Rokeko zelaietara  joan zein bertatik herrira itzultzeko autobusak antolatzen dira eta jada ez da Errepikapena San Roke egunaren osteko igandean ospatzen, Sanrokeak izan eta hurrengo egunean baizik.
Baina, aldaketak aldaketa, helburua berbera izaten jarraitzen duela azpimarratu du Aldamak: “gure kulturaren, euskal kulturaren, zati bat bizirik mantentzea”.

Gaurko egitaraua:

8:30 - 15:00 eta 17:00-19:30// San Rokeko zelaietara joan eta etortzeko doako autobusa.

9:00// Bakailao eta patata-tortilla lehiaketarako izen-ematea.

11:30// MEZA NAGUSIA, Mariaka Abesbatzarekin.

14.30// SARI BANAKETA.

14:30// ANAITASUN BAZKARIA

16:00// ERROMERIA San Rokeko zelaietan “OROTS” taldearekin.

19:00// FUTBOL PARTIDA, Basarteko futbol zelaian, Amurrio Klubak antolatuta. Doako sarrera.

20:00// “LA CONGA” kale ikuskizuna.

20.00// J.J. VAQUEROren bakarrizketak Amurrio antzokian.10€

22:00// DANTZA PLAZA PATXI PEREZ ETA KONPAINIAREKIN, Juan Urrutia plazan.

23:30// IGUARRAKOAREN AGURRA EGITEKO DESFILEA.

24:00// HERRIKO JAIEN AMAIERA. Iguarrakoaren itzulera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide