Amurrioko Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak oharra plazaratu du txupinazo egunean gertatutakoa salatzeko. Abuztuaren 12an, gaueko ordu txikitan, Las Tea Party Djak bere musika emanaldia eskaintzen ari ziren bitartean pertsona batek petardo bortitza bota zion jendeari. Batzordearen ustez, oso asmo txarraz egin zion jaurtiketa hurbildutako jedetzari.
Horren ondorioz bi pertsona zauri larriak izan dituzte eta horietako batek gutxienez tinpanoan kalteak sufritu ditu. Gertakariaren aurrean txosna gunea kudeatzen duen batzordeak salatu nahi ditu horrelako jarrerak.
Batzordeak azpimarratu du jokaera mota horiek ez dituela babesten bere jai ereduak. Bukatzeko, antolatzaileek adierazi dute espero dutela horrelako gertariak errepikatzea.
Amurrioko Jaien egun indartsuenak igaro dira dagoeneko txosna gunean.