Marmitako lehiaketa: Tradizio berriak kozinatzen

Erredakzioa 2014ko abu. 16a, 08:25

Tradizio handiko lehiaketak izan ohi dira marmitako lehiaketak. Laudioko Latiorro auzokoak, adibidez, XXV. edizioa egingo du aurten. Zifra handi horrek kontrastea egiten du Amurrioko Marmitako Lehiaketarenarekin: aurtengoa V. edizioa izango baita. Adin berbera du txapelketa antolatzen duen gastronomi elkarteak: Su Gozotan elkartea kozinatzea afizio komun zuen Amurrioko lagun talde batek sortu zuen.

Tradizio handiko lehiaketak izan ohi dira marmitako lehiaketak. Laudioko Latiorro auzokoak, adibidez, XXV. edizioa egingo du aurten. Zifra handi horrek kontrastea egiten du Amurrioko Marmitako Lehiaketarenarekin: aurtengoa V. edizioa izango baita. Adin berbera du txapelketa antolatzen duen gastronomi elkarteak: Su Gozotan elkartea kozinatzea afizio komun zuen Amurrioko lagun talde batek sortu zuen.

Elkartea sortu eta berehala ekin zioten marmitako lehiaketa antolatzeari. Izan ere, herrian ez zegoen halako ekimenik. “Hutsune bat nabaritzen genuen”, azaldu du elkarteko kide den Itxaso Urretak. Eta badirudi ez zirela halako gastronomi topaketa baten beharra ikusten zuten bakarrak, txapelketaren lehen edizioak “arrakasta handia” izan zuela oroitu baitu Urretak.  Ordutik hona ospatu dituzten edizioetan ere jarri dituzten mahai guztiak bete dira.

Aitor Martinez epaimahaian

Marmitako Lehiaketa, berria izateaz gain, aurten nobedadeekin datorrela azpimarratu dute Su Gozotan elkarteko kideek: ETBko Sukaldari saioan garaile izan zen Aitor Martinez urduñarra epaimahaian arituko baita.

Sukaldaritza txapelketak antolatzea soilik ez, kozinatzea ere gogoko dute elkarteko kideek. Hala, Aiara Dantza Taldearen 30. urteurrenaren bazkaria prestatzen aritu ziren, eta halako gehiago egiteko asmoa dutela adierazi dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide