Desfile zaharra, karroza berriak

Erredakzioa 2014ko abu. 14a, 08:37

Demagun Aztarna elkarteak beste 30 urte betetzen dituela, eta museo etnografiko bat duela. Kasu hipotetiko horretan, argi dago zein izango litzatekeen museo horretan ezinbestean egon beharko litzatekeen pieza: koadrilen jaietako karrozaren bat. Ez da gutxiagorako ere: karrozak herriko jaien ikur nabarmenetarikoak (eta zaharrenetarikoak) bilakatu baitira.

Zaila da koadrilen karrozak deskribatzea, elkarren artean oso ezberdinak direlako. Iaz, adibidez, Landazuri etxearen itxura hartu zuen batek, beste batek hondartza bat irudikatzen zuen bitartean.

Egin zen lehen karroza, baina, askoz arruntagoa izan zen: baserri klasiko baten itxura zeukan, eta 1968an eraiki zuten Dantza Lagunak koadrilako kideek. “Koadrilako kide zen Florencio Urruelak patrol bat oparitu zion koadrilari, eta patrolean eraikitzeko karroza horren diseinua egin zuen”, azaldu du Dantza Lagunakeko kide den Andoni Diazek.

Jaien hasierako koadrilen aurkezpenean atera zuten karroza, eta izan zuen arrakasta medio gainontzeko egunetan ere eraman zuten. Hala hartu zuten hurrengo urtean koadrila guztiekin hitz egin eta karrozen desfile bat antolatzeko erabakia.

Esan eta egin. Ekimena errotu egin da herrian. Aurtengoa 45. desfilea izango da, eta aurrekoak bezain “berezia eta ezberdina” izango dela ziurtatu du Diazek. Karrozak dira, bere hitzetan, Amurrioko jaiak beste herri batzuetako jaietatik ezberdintzen dituztenak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide