Koadrilak: Frankismoan sortutako mugimendua

Erredakzioa 2014ko abu. 13a, 09:43

1966. urtean izan zen Amurrioko Koadrilen arteko lehenbiziko lehiaketa. Harrigarria baldin bada halako ekimen bat Frankismoaren garaietan egin izana, are harrigarriagoa suertatzen da lehiaketa hori Udalak berak antolatu zuela jakitea.

Ez ziren garai errazak izan. Gatazkak egon ziren, baita  istorio xelebreak ere. Garai horretan sortu zen Euskotarrak koadrila. Talde horretako kide den

Txotxe Plaza liburu bat idazten ari da, garai horretako pasadizoak bilduko dituena.

Lau izan ziren 1966ko lehiaketa hartara aurkeztu ziren koadrilak: Los Intocables, El follon, Trot-Art eta Euskotarrak. “Euskotarrak-eko kideok argi geneukan euskaltzaletasuna aldarrikatu nahi genuela”, oroitu du Plazak. Sentimenduen plazaratze horretan musikak bereziko garrantzia izan zuenEuskotarrakekoentzat.

“Eusko Gudariak” eta antzeko abestiak abesten zituzten. Instrumenturik ez zutela eta, Orozkoraino joan behar izaten ziren txistu bila. Hortik sortuko zen gero Amurrioko Txistu Eskola. Baina Plazak ez du gauza gehiago aipatu nahi izan, datorren urtean argitaratzeko asmoa duen liburuan jasoko baititu kontu horiek guztiak.  

Los Intocables koadrila lehiaketa izan eta urtebetera desagertu zen eta El Follón ere duela hamabost urte disolbatu zen. Koadrila berriak sortu dira, ekintza berriak tradizio bilakatu... “Lehen ilusio bereziarekin bizi ziren jaiak”, oroitu du Plazak, “gauza asko aldatu dira”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide