Aztarna elkartea pregoilari: 30 urtetako ibilbideari aitortza

Erredakzioa 2014ko abu. 12a, 08:13

Ez dira gutxi Aztarna elkarteko kideek festak ospatzeko dituzten arrazoiak. Amurrioko ondare historikoaren berreskurapena xede duen elkarte horrek 30 urte bete ditu aurten eta, hori gutxi balitz, Urrezko Guk Saria jaso zuen martxoan.
Gainera, jaiak ospatzeko beste arrazoi bat gaineratu zaie: aurtengo festetako pregoilari izateko hautatu dituztela.  

Ez dira gutxi Aztarna elkarteko kideek festak ospatzeko dituzten arrazoiak. Amurrioko ondare historikoaren berreskurapena xede duen elkarte horrek 30 urte bete ditu aurten eta, hori gutxi balitz, Urrezko Guk Saria jaso zuen martxoan.
Gainera, jaiak ospatzeko beste arrazoi bat gaineratu zaie: aurtengo festetako pregoilari izateko hautatu dituztela.  
Pregoilari izendapenak “harritu” egin zituela adierazi du elkarteko kide den Ramon Zurimendik, “orain arte ez baitigute inoiz halako aitortzarik egin”. Halako omenaldiak duela urte batzuk egin izana gustatuko litzaieke Aztarnakoei, “orain oso gutxi baikara, baina lehen boluntario asko zeuden elkartean inplikatuta”. Pregoiari dagokionez, Zurimendik aurreratu du San Ferminen eta Amurrioko jaien arteko alderaketa egiteko asmoa dutela, “Amurrioko jaiek ekarpen handia egiten dietelako baita Euskal Herriko festei”.  Horretaz gain, mezu bat helaraziko diete herritarrei: jaien “ikusle” baino, “aktore” bilakatzea.

4000 argazki
Aztarna elkartekoek badute, pregoiaz gain, jaietan eskaintzeko beste gauza bat: Amurrioko argazki zaharren erakusketa. Jaien lehen egunean inauguratuko dute, eta abuztu osoan zehar egongo da ikusgai, udal-liburutegiaren eraikinean. Erakusketa oparoa izango dela argi dago, guztira 4000 argazkiz osatua baitago Aztarna elkartearen artxiboa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide