“Jai Herrikoiak garatuz doaz; erreferente bilakatu dira herrian”

Erredakzioa 2014ko abu. 13a, 08:00

MADDI ISASI (Amurrio, 1995) Jai Herrikoien aldeko Batzordean dabil. Urtero lez, jaietarako egitarau propioa aurkeztu du batzordeak.

MADDI ISASI (Amurrio, 1995) Jai Herrikoien aldeko Batzordean dabil. Urtero lez, jaietarako egitarau propioa aurkeztu du batzordeak.

Zer nabarmenduko zenuke egitarauaren aldetik?
Urte orotan nabarmentzen duguna, jai egitaraua herriko hainbat elkarte eta eragilek aurrera atera dugula. Herrikoia eta parte-hartzailea dela. Koadrilen arteko egunean gymkana egingo da, adibidez.
Nik uste bilakaera positiboa izan dugula, urte batzuk daramatzagu egiten eta erreferentzia da herrian. Urte pilo eman dira lanean eta jendeak parte hartzen du. Herriko erreferentea bilakatu da Jai Herrikoien aldeko egitaraua, garatzen doa eta urtero gero eta elkarte gehiagok parte hartzen dute.

Gazte Egunaren harira zer edo zer aipatuko zenuke?
Abuztuaren 13an izango da eta egun horren helburua da herriko gazte guztiak batzea. Horretarako herriko gazte asanblada, Ernai eta Ikasle Abertzaleak taldeek egitaraua osatzen dute. Goizean hasiko da eta gazteek antolaturik herriko gazte guztientzat da.

Zein da Jai Herrikoien aldeko Batzordearen osaketa?
Elkarte pilo daude Jai Herrikoien aldeko Batzordean, mota askotakoak: kirol elkarteak, jaietako koadrilak, txosna-gunea... Urtean zehar eta gehienbat jaiak hurbiltzen diren neurrian bilerak egiten ditugu egitaraua zehazteko eta guztia partaidetzan oinarritzen da.

Zein da zabaldu nahi duzuen  mezua?
Guk jendea ondo pasatzea nahi dugu eta gonbidatzen dugu egitarauan parte hartzera eta ahal duen ekarpena egitera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide