Iguarrakoa: historiaurreko hegazti ez horren zaharra

Erredakzioa 2014ko abu. 11a, 18:04

Historiaurreko hegaztia dirudi, azal berde eta mutur hori eta luzearekin. Baina ez da horren zaharra. Are gehiago, ez da apenas Karbono 14aren proba egin behar bere jaiotza urtea zehazteko. 

Amurrioko jaien maskota bilakatu den Iguarrakoa 1990an sortu zuten Trot-Art eta Euskotarrak koadriletako kideek. Hala azaldu du Trot-Art-eko kide den Juan Mari Villanuevak.

Ez zen edonolako urtea izan hura: bi koadrilek euren 25. urteurrena ospatzen baitzuten. Hori dela eta, bi taldeetako kideak batu egin ziren, mende laurden bete zutela eta nola ospatu pentsatzeko.

Hor proposatu zuten Euskotarrakeko kideek jaientzako maskota bat sortzearen ideia. “Iguarrako” izena jartzea bururatu zitzaien orduan. “Egia esan izenak ez du fundamentu handiko jatorririk”, adierazi du Villanuevak, “jaietan  apur bat edanda geundenean ‘iguarrakoak ziztatu zaitu!’ eta antzekoak esaten genizkion elkarri; hortik sortu zen maskotaren izena”.

Maskotaren diseinua Aitor Aldama herriko eskultoreari enkargatu zioten. Hala sortu zuten piztia eta, orduz geroztik, panpina berbera erabili dute jai guztietan, “konponketa batzuk egin zaizkio, baina 1990ko bera da”. Bere garaian, koralaren zuzendari izandako Carlos Larrinagak abesti bat egin zuen Iguarrakoaren omenez, eta jaietan kantaren letra banatu zuten herritarren artean, baina ez zen maskota bezain ezaguna bilakatu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide